Upstart
  • HOME
  • Nortzuk gara
  • tarifak
  • kontaktua
  • FAQ,s

agurne bikandi

Jendarte psikologoa eta Gestalt Psikoterapeuta. Euskalduna.

Imagen

Psikologia nire bizitzako alor garrantzitsuenetako bat da, gaur egun lanbide bilakatu dena.

Banakako terapian aritzen naiz, bizitzaren ibilbidean sortzen diren oztopo, atsekabe eta gatazketaz konturatzen lagundu eta hortik erabakiak hartzen norbere garapen pertsonalerako. Pertsona bakoitzari bere buruarenaganako kontzientzia gaitasuna izaten laguntzen diot, hau da norbere muga  edo limiteen bilaketan, ekintza eta erabakien ondorioen ardurak hartzen, nahi eta desioen arakatzean premiazko dituen baliabideak aurkitean. Bakoitzari bere  heltze prozesua eta onarpena erraztuz. Bide horretan behar dituen babes eta sostengua eskainiz.  
Entzutean eta juiziorik gabeko erlazio terapeutikoaren bitartez konfiantzazko eta babeserako espazioa sortuz. Pertsonak bere ongizaterako bidea eraikitzeko helburuz.


Jendarte psikologian lizentziatu ondoren, Generoan eta Emakumeen aurkako indarkeriaren aditu egin  eta  emakumeekin terapia egiten hasi nintzen, ahalduntzea eta errespontsabilitatea haitzaki; Oraindik ere horretan dihardut. Honetan jarraitzea izugarrizko ikaskuntza profesionala da, terapian laguntza harremanetarako beharrezko diren  elementu edo lanabes gisa, betaurreko moreak erabiltzen ditut zeharkako modu batetan. Hau da, boterezko harremanak alde batera utziz eta harremanak modu parekide eta justuagoan eraikiz.

Ikaskuntza hau, Gestalt terapiarekin (Psikologia Humanista) batera erabiltzen dut banakako terapia. Gestalt terapia "Hemen eta Orain" egotera bultzatzen gaitu, hau da kontzienteago edo adi egoteko abilezia handituz, eta baita ere barneraturiko pentsamenduak zurruntasunetik urruntzera. Horrela pertsona egoera konkretu bakoitza  gogobetetsu bizi dezan. Beste pertsonarekin erlazioan ditugun blokeo, etenaldi eta distortsioetaz jabetuz.

Psikologia Humanistaren barnean beste hainbat korronte eta lanabes ezberdinekin topo egin dut, eta hauenganako irrika zabaltzen joan zait profesional gisa. Nire lanerako beharrezkoa eta arduratsua iruditzen baitzait, norbere ikasketa iturriak hedatzea eta norbere osasun emozionala zaintzea.
Imagen

Tailerra edo ikastaro ezberdinak eskaintzen ditut, hauek pertsonak bere izataren ezaugarri edo bereizgarriekin jabetzeko eta garatzeko  bizipenezko espazio dira. Esperientziazko ariketetan oinarritzen dira.

"Norbere burua ezagutzearen artea" tailerra.

Zenbat aldiz galdetu ote diogu geure buruari nor garen, zer ezagutzen dugun gutaz eta zer ez; Oraindik badaude egunak norberak izandako jarrea edo  hartutako erabakiekin harritzen garena.
Hau nik! Nolatan?...

Norbere buruarenganako ezagutza izatea, norbere izatearekiko kontzientzia  hartzean  edo duguna baino gehiago garatzean datza. Une bakoitzean nola gauden konturatuz eta adi egonaz, hau da bizi ditugun sentsazio, emozio eta sentimenduak hautemanduz eta ezaugarri bakoitzan behar duen espazioa eta denbora eskainiz. 



  • EGUNA ETA ORDUA: Larunbata 10.00tatik 14.00tara.
  • PREZIOA: 35€/saioa
  • TERAPEUTA:  Agurne Bikandi
  • LEKUA: Ari Psikoterapia Zentroa, Donostiako Egia auzoa.
  • HIZKUNTZA: Euskara.




Imagen

Eskaintza eta prezioak
-
Banakako terapia: 57 euro saioko.
- Ikastaroak/Tailerrak:  60 euro ( maiztasuna zehazteke).

Kontaktua
Inongo zalantzarik gabe jarri zaitez nirekin kontaktuan, zita bat eskatzeko edota nitaz zerbait gehiago jakin nahi izanez gero. 
​
665723175 zenbakian edota agurne.aripsikoterapia@gmail.com en.




"el conocimiento es la luz que ilumina nuestro camino"
Carmen Vázquez Bandín.
Imagen
Con tecnologĂ­a de Crea tu propio sitio web Ășnico con plantillas personalizables.
  • HOME
  • Nortzuk gara
  • tarifak
  • kontaktua
  • FAQ,s