Upstart
  • HOME
  • Nortzuk gara
  • tarifak
  • kontaktua
  • FAQ,s

"amatasun feministak" jardunaldi - tailerra

Imagen
🚼Edukia:
▫️Alicia Murillo Ruizen hitzaldia.
▫️Maria Llopisen hitzaldia.
▫️Parte-hartzaileekin solasaldia.


🚼Iraupena: 5 orduko saioa.


🚼Gaiak:
* Intersexualitatea.
* Gender queer parenting.
* Harreman biologikoa.
* Amarengandik emandako tratu txarrak.


🚼Hizlariak:
👩🏻‍🔧Maria Llopis idazlea, artista, aktibista eta feminista da. Sexu eta genero identitatearekiko ikuspegi alternatibo propioa garatu du, beti ere jarrera politiko feminista batetatik abiaraziz.  Mariak feminismoaren sujetu sexuala deseraikitzen du, horrela transfeminismoruntz urrunkera duen diskurtsoa sortarazteko.
Bere lanak, amatasuna eta sexualitatean, indarkeria eta orgasmoan, gure generoaren eraikuntzan, indarkeria sexualean, sexu birtualean, amatasun iraultzailean eta erditze organismikoaren ingurukoak dira. Maria Llopisen lana,  guzti honen aurretik, sexualitatea/intimitatea sorkuntzarako indar boteretsu eta arma politiko gisara identifikatzen datza, bizi garen jendarte hau kolokan jartzeko. 
Bere lanetako bat "Genealogías feministas en el arte español: 1960-2010" erakusketaren parte izatea izan zen, Juan Vicente Aliaga eta Patricia Mayayo komisarioen eskutik, 2013ean MUSAC-EN. Bere inguruko informazio gehiago www.mariallopis.com.

👩🏻‍🔧Alicia Murillo Ruiz, aktorea, aktibista fmeinista, anarkotrianera, blogalaria, musikaria, etxeko ama eta amorruzko erizaina da, helburu mistikoak dituena. Ez zuzena, dibertigarria, agresiba, maite duzu edota gorrotatzen duzun horietakoa.
Kantu lirikoa ikasi zuen, Rossini de Pesaro (Italia) Kontserbatorioan eta Magisteritza Huelvako Unibertisitatean. Hasiera batetan esan genezake bi ikasketek elkarrekin ez dutela zerikusik, eta egia esan egia da. Pikara magazine eta Youtuberako bideoak egiten ditu.
Bere bizitzako ibilbidean gauza garrantzitsuak egin ditu baina ez du gustoko bere curriculumean gauza horiek azaltzea.  Ez du kotxe gidabaimenik, taxistekin solidarioa izan nahi baitu.
Txokolatezko palmerak maite ditu, opilen industriararen garapenean parte hartuz. Egia esan bera ere opil bat da. Bikote neska bila dabil.



📩Ondoreno link honetan eman dezakezu jardunaldietan parte hartzeko izena: https://aliciamurillo.com/jornada-maternidades-feministas-…/



Zalantzaren bat izanez gero, ordutegi honetan ezin duzulako edo beste zerbaitengatik arazorik gabe deitu gaitzakezu.
Imagen
Con tecnologĂ­a de Crea tu propio sitio web Ășnico con plantillas personalizables.
  • HOME
  • Nortzuk gara
  • tarifak
  • kontaktua
  • FAQ,s