Upstart
  • HOME
  • Nortzuk gara
  • tarifak
  • kontaktua
  • FAQ,s

ESTURA JANARIAREN AURREAN

6/7/2019

0 Comentarios

 
Imagen
     Esturaren inguruko artikuluari tiraka, beste hainbat ideia aipatzeko beharra sentitu dut, batez ere gaur egunean gure jendartean esturaren izenean eta bitartez burutzen ditugun ekintzetako bat, antsietatearen ondorioz modu konpultsiboan jatea.

    Esturarekin identifikatzen ditugun zantzu fisikoak, hauetako batzuk izan daitezke; bihotza erritmo bizian, izerdi hotza, eztarriko estutasuna eta korapiloa, arnasa sakonki hartzeko arazoak, sabeleko mugimendua eta ezinegona, etab. Buruhausteren eta pertsonarentzat estresagarria edo berriak izan daitezkeen egoeretan azaldu ohi dira maiz. Egoera hauetan, estura emozio gisa azaltzen da, non egoera berri, estresagarri eta jakingabetasunetan pertsonarentzat onuragarria izan daitekeen funtzioa betetzen duen. Estura emozio bezala sentiarazten dugunean, hainbat ekintza aurrera eramateko beharra izaten dugu, gure inguruan ekintza ezagunetako bat janariaren aurrean gertatzen da, hau da modu konpultsibo batetan jatea. Baina zerk eramaten gaitu modu konpultsibo batetan jatera?  Antsietate gisa sentiarazten dugun emozio hori baretzeko modu bat izan daiteke jatea, hau da barnean sentitzen dugun mugimendu hori asebetetzeko zerbait ematea eta aldi berean gure gorputza plazer edota satisfazio txikiekin betetzekoa.

    Pertsonak ez dugu jaten gosea edota behar fisikoa sentitu dugulako, baizik eta behar emozionalak asebetetzeko. Deprimituak, aspertuak, urduri, egonezinean gaudenean jatea zerbait atsegina eta lasaigarria bezala bizi dugu, nahiz eta horrek emozio hauek ez dituen uxatuko. Gainera modu konpultsiboan jateak ondorio gisa gure buruarekiko erruduntasuna, frustrazioa eta porrota bezalako sentimenduak izatera eraman gaitzake.
Azken finean janaria pertsona askorentzat estura baretzeko ezaugarri bilakatzen da, urduritasun eta tentsio sentsazioak arintzeko modu da. Hala ere zenbat eta estura gehiago izan orduan eta gehiago jaten bukatu genezake. Gehiegi jatea sintoma izango litzateke eta ez sufrimenduaren jatorria.

    Beraz, estura horren ezaugarrien jabetzean dago gakoa, hau da urduritasun, tentsio edota egonezin horretaz konturatu eta hauei beste era bateko irtenbidea bilatzean. Nola dut posible zantzu hauekin konturatu eta janaren aurrean beste era batera egotea? Zein pausu jarraitu ditzaket?

Lehenik eta behin norbere burua entzutea beharrezkoa da, esturaz jaten dugun pertsona ororen barne bizitzan ondoeza sortaraztenn digun zerbait bizitzen ari gara. Gure barnean gertatzen denari begirada bat egitea da lehen pausua, eta zantzu horiei beste irtenbide bat bilatzea. Adibide honen bitartez oso erraz ikusten da esturaren bitartez egindako ekintza konpultsiboa. “Egun txarra eduki dut lanean, estres askokoa, etxera iristen naiz, umore txarrez, ezinegonarekin eta urduritasun ugarirekin... Etxean lehen gauza hozkailua ireki eta barruan dagoen janaria jaten hasten naiz, ondoren armairuetan dagoena, berdin du zenbat eta zer zaporetakoa. Modu konpultsiboan, jaten ari naizenari arreta jarri gabe”. Norbere buruari arreta jarriko bagenioke eta urduritasun edota zantzu emozionalak arakatu, beharbada dutxa lasaigarri bat hartzeko hautua egingo genuke edota musika erlaxagarria jartzekoa,etab. Esturazko egoera hauetan gure gorputza oso aktibatua egoten da, eta batzuetan erritmo hori jaisteko ariketa fisikoa egitea oso lagungarria izan daiteke, honek gorputzeko tentsioa baretzen eta buruko ideiak oxigenatzen (argitzen) laguntzen digu.

 Norbere burua entzutearekin batera, estura emozio gisa definitzen dugunean, ezaugarri hau beste hainbat emozioz akonpainatua egon daiteke. Emozioak eta sentimenduak adierazteak estura gutxiagotzera eraman gaitzake, kanporatzearekin soilik emozioak errazago maneiatzeko aukera izango dugu.  Horretarako modu ezberdinak bila ditzakezu, beste pertsona bateri kontatu edota paper batetan idatzi eta marraztu.

Urduritasuna, estresa, eta ezinegona ditugunean gure arnasketa modu azkar eta ez egoki batetan ematen da, non honek ere ez digun laguntzen ekintza konpultsiboetan eta batez ere janariarekiko. Arnasketarekin jabetu eta modu lasaigarri eta sakonean arnasteak gorputzeko bizkortasun hori jaitsi eta janariaren aurrean beste modu batetan egotera laguntzen gaitu. Jaten duguna gehiago dastatuz eta gozatuz.

Unean bertan nola gauden jabetzeak eta zer den sentiarazten dugunaz konturatzeak, norbere burua ezagutzera eramaten gaitu. Norbere burua onartzera eta norbere buruarekin hobeto egotera. Honek autoestimua hobetzen lagun gaitzake eta norbere burua zaintzeko beharra izatera. Zer jaten dugun zaintzeak ez du soilik argaltasuna helburu baizik eta pertsonak behar ditugun bitamina, proteina, energia, etab. jabe izatea baita.

Esturaren ondorioz modu konpultsiboan jan genezake, honetaz jabetzen garenean frustrazioa, erruduntasuna eta porrota bezalako sentimenduak agertzen dira norbere baitan, non horrek norbere burua zigortzera eraman gaitzakeen. Estura bera desagertzeko eta modu konpultsiboan jateko beharra ez izateko, estura osatzen duten emozioez jabetzea eta hauen onarpenean  datza.

Ekin iezaiozu zure barrura begiratzeari!!



Agurne Bikandi Aizpurua
Jendarte psikologoa eta Gestalt Psikoterapeuta


Imagen
0 Comentarios

Banakako terapia

4/15/2019

1 Comentario

 
Imagen
    Zenbat aldiz galdetu ote diogu geure buruari laguntza psikologikoa behar dugun ala ez, une txarra igarotzen ari garen soilik edota denbora luzez iraungo duen egoera emozional neketsua eta atsekabekoak. Galdera hauek egiterakoan norbaiten sostengu eta babesaren beharra dugun ezbaian jartzen ari gara, bakarrik sufrimendu honekin posible dudan ala ez.

Terapiara joateko erabakiaren bidean lehen pausua ematen ari gara, laguntza behar dugunaren ideia mahai gainean jarriz. Hainbat galdera eta fantasia agertu daitezke ondoren; nola izango ote da, zer galdetuko ote dit, zer kontatu behar diot ( nik neuk ere ez baitakit zehazki zer gertatzen zaidan, …).

Banakako terapia, psikologoa eta bezeroaren artean sortzen den zerbait da, non bi pertsona hauek leku berdinean bilduko diren denbora tarte batez. Elkarren aurrean eseriz, modu paraleloan. Galdera eta bizipenen kontakizunen ondorioz sufrimenduaren eta barneko minaren jabe egiten joan gaitezke. Sufrimenduaren jabetza horretan erlazio terapeutikoaren bitartez bizi ditugun sentsazio eta emozioak plazaratu eta esperimentatu ditzakegu. Esperimentu hauen bitartez egoeraren onarpena eta erantzukizuna hartuz. Azken finean, norbere izatearen kontzientzia hartu, buruturiko ekintzen ondorioak ulertu eta beharren eta desioen ezagutza izan, premiazkoak diren baliabideak erabiliz. Norbere ondoeza baretu eta ongizatea bilatzeko helburuarekin, hau da, errespetu, epaiketarik eta entzute enpatikoaren bitartez pertsonari bere izatearekin konektatzen eta atsekabetasunari irtenbidea bilatzen lagunduz.

Terapia, norbera bakarrik unean ikusi ezin dugun argitasuna ikusten laguntzeko lekua da. Argitasun horretara iristeko beharrezko izan ditzakegun laguntza eta babesa jasoz. Hala ere terapiaren prozesuaren jabe zeu zara, zeure buruarena zaren bezala.

Terapeutaren lana, babesa eta laguntza emateaz gain, bezeroaren bizitza seriotasun osoz hartzea da, non bere bizi egoeraren muinera eta esperientzietara zuzenduko den. Honek bezeroak beste pertsonekin izan ditzakeen erlazioez konturatzeko baimena emango dio, kontzienteago eta modu berriak izatea babestuko du, modu lasai eta erosoak bilatuz, bake eta oreka emozionala ematen dietenak.  Norbereganako maitasuna, errekonozimendua, onarpena eta sentsazio eta sentimenduen baliotzea lortuz.

Prozesu terapeutikoaren bukaera, pertsonaren izatearen berrantolaketa ematerakoan, hau da bezeroaren desio eta beharrak bat datozenean emango da. Norbere benetako identitatearekin aurkitzea lorpena emango litzateke, norbere buruarekiko benetakotasuna.


Agurne Bikandi Aizpurua
Jendarte Psikologoa eta Gestalt Psikoterapeuta

1 Comentario

estura (antsietaTEA)

2/15/2019

1 Comentario

 
Imagen
Imagen
Zenbat aldiz entzun dugun eta entzuten jarraitzen dugun antsietatearen inguruan. Izenak berak ere azken urteetan jendartean zabalkunde handia izan du; euskaraz estura gisa ezagun zaigu.

Noiz baiten edonork sentitu dugu estura, edo horrekin identifikatzen ditugun zantzu fisikoak; bihotza erritmo bizian, izerdi hotza, eztarriko estutasuna eta korapiloa, arnasa sakonki hartzeko arazoak, etab. Buruhausteren bat eta pertsonarentzat estresagarria edo berriak izan daitezkeen egoeretan azaldu daitezke zantzu hauek; esaterako azterketa baten aurrean, lan elkarrizketa batetan, jendearen aurrean publikoki hitz-egiterakoan, eta beste antzeko gertakizunetan.

Egoera hauetan, estura emozio gisa azaltzen da, non egoera berri, estresagarri eta jakingabetasunetan pertsonarentzat onuragarria izan daitekeen funtzioa betetzen duen. Bizitzara egokitzen uzten digu eta eguneroko gauzak egiten jarraitu dezakegun. Orain, nire barnean urduritasuna eta gorputzean zehar dardarizoa nabaritzen dut artikulua idazten ari naizen bitartean. Sentsazio hauekin konturatu arren idazten jarrai dezaket, egiten ari naizenean kontzentratuz.

Hala ere, pertsonaren bizitzako une batzuetan esturak onuragarria den funtzioa izan ordez, egunerako bizitza egiteko edo eramateko oztopo bilakatu daiteke. Hau da, antsietate zantzuak inongo arrazoi edo zentzu gabe nabaritzen ditugu gure gorputz atal ezberdinetan. Pertsonak ez du buruhausteren bat duenaren pertzepzioa.

                Nire lehen estura zantzuak, hau da gorputz guztiko urduritasuna, urdaileko mina, arnasa hartzerakoan arazoak, ito egingo nintzenaren sentsazioa eta aurpegiko eskuin masaila lo izango banu bezala sentitzea, unibertsitateko lehen urtean agertu ziren azterketekin batera. Burua mila ideiez eta pentsamenduz josia nuen, ideia guztiak abiadura bizkorrean zihoazen. Ezin nuen arreta mantendu ez eta ikasi beharreko materian kontzentratu. Negar egiteko gogo handia izaten nuen, norbaitek ulertzeko beharra, nik neuk ez bainuen ulertzen zer zen gertatzen ari zitzaidana. Azterketak bukatu ondoren, esturaren ezaugarri batzuk oraindik ere jarraitzen zuten, nire eguneroko eginkizunetan eragina zutenak; jendearekin elkartzea leku txikietan edota lekuz kanpo sentitzea arreta mantendu ezin nuelako. Denborarekin esturaren zantzuak zein unetan nabaritzen nituen konturatzen hasi nintzen eta zein pentsamendurekin lotura izan ahal zuten aditzen, azken finean ezaugarri hauek nire bizitzan zuten funtzioa zein izan zitekeen jakiten. Gaur egunean oraindik ere batzuetan esturarekin lotzen ditudan hainbat zantzu pairatzen ditut, hauei esker nire egoera emozionalaren berri izaten dut eta gorputza nire ongizaterako zerbait eskatzen ari dela nabaritu.

Antsietatearen diagnostiko klinikoa, estura zantzuak eguneroko bizitzako eginkizunak oztopatu edo eragozten dituenean burutzen da, hau da sufrimendu horrek eguneroko bizitza egiten uzten ez digunean, erlazio sozialetan arazoak, lantegian, kalean eta etxean. Egoera baten aurrean, esturaren muturreko erantzuna ematen denean (beldurra, adib.), pertsona izan ditzakeen jarrerak ezin kontrolatuta geratu daiteke eta larritasun hori baretzeko erabilitako hitzak ere alferrikakoak izan daitezke, nahiz eta beste pertsona batez lagundua izan. Egoera hauek krisi bezala ezagutzen dira. Kontrola galtzearen edota zoro bilakatzearen pentsamendua agertu ohi da maiz. Pertsonarengan segurtasun gabezia nabaritzen da, non norbere segurtasun existentzialarekin lotzen ditugun esperientzia ezberdinen arteko arrakala eman daitekeen. Honekin batera barne hutsunearen sentsazioa esturaren ezaugarri garrantzitsuetako bat izan daiteke, baita bakardadea (ez ulertua izatearekin).

Muturreko egoera gisa definitu edo sentitzen duen momentua gainditzeko orduan pertsona bakarrik sentitzen da, non pertsona desegoki bezala pairatzen duen bere burua. Gorputzeko zirikadura*1 oso intentsua da, gelditu edota eutsi ezinezkoa, pertsonak hiltzearen arriskua sentitzen duelarik. Pertsona zirikaldia ezin gidaturik geratzen da, ez duelako inguruan babes edota sostengu egokirik bilatzen ez da ere gutxieneko segurtasunik bere buruarengan.

Pertsonak bizitzan zehar esperientzia ezberdinen bitartez lorturiko sormenezko moldaketen*2, (errepikakorrak eta kontserbatzaileak direnean) porrota ematerakoan estura agertu daiteke, hau da egoerei aurre egiteko une oro modu berdinak erabiltzea eta modu hori oraingoan baliogabea dela sentitzea. Sormenezko modu horrek orain arte balio izan  diete eta une honetan ez, beraz arrakala horretan aurki daiteke pertsona.  Fritz Perls-ek PHG liburuan dioen bezala; Sormenezko zirikaduraren mozketa estura da (Franscinetti,G. 2012).

Pertsonaren bizitzan bide berri baten irekiera izan daiteke porrot hau, sormenezko beste irtenbide batzuk eraikitzeko prozesuaren hasierara eraman gaitzakeena, hemen eta orainean behar dugunera.


Esturazko gertaerak eta zantzuak tratatzeko modu ugari daude. Esturaren zantzuei arreta jartzea garrantzitsua da, horrela pertsonak krisialdi handiak bizitzea prebenitu ditzakeen. Terapiaren barnean, bezero eta terapeutaren arteko erlazio terapeutikoaren bitartez, uneko freskuraz eta oraingo esperientzietan oinarriturik sormenezko moldaketa berriak sortarazi daitezke. Baita ere, segurtasuna eta sostengua berreraikitzearen ideia, ingelesez Ground (soroa edota lurra, euskaraz) bezala ezagutzen duguna. Estura uneetan ground honen berehalako galera sentiarazten dugu, lurraren edo sostenguaren gabezia. Ez da aurrera egiten uzten ez digun hori, blokeo sentsazio gisa definitua, baizik eta modu segurutzat jotzen dugunaren galera edota erorketa, zorabio sentsazioarekin du lotura. Honen harira Laura Pelrs-en esaldia dakart; “antsietatea inguruaren aldetik jasotzen dugun babesaren gabeziaren emaitza da”. Babesak eta sostenguak pertsonaren prozesuan zehar norbere burua ulertzeko nahia eta horren integrazioa edota onarpena mugiarazten ditu.

Babesa berreraikitzeko, bakarkako terapia prozesuan ez ditugu teknika eta baliabide espezifikoak erabiltzen. Sostengua soilik, terapeuta eta bezeroaren elkartze horretan sorturiko freskotasun eta egiazkotasun horretatik jaiotzen da. Bezero eta terapeuta bakoitzarekin sorturiko, kontatu bakan eta sormenezkoan. Terapiak pertsonaren berezkotasuna berreskuratzeko laguntza gisa balio du, baita esturen zantzuen minimizazioa emateko.
Terapeutak eta bezeroak elkar kontaktua egiterakoan sortzen den harmonia, maitasuna, osasuna eta inklusioan dago sostengua bersortzearen gakoa.
 

*1  Asaldura, tentazioa  edota gazteleraz, gorputz barnean sentitzen dugun excitación sentsazio bezala dugu ezaguna.
*2 Pertsonak bere bizitzan zehar sortzen dituen moldaketak edota egokitzeak sufrimendutik bizirauteko. Moldaketa (baliabide eta abilezia) hauek kontserbatzaile eta errepikakorrak bilakatu daitezke, non egoera batzuen aurrean egokitze edo baliabide gabe geratzen garen eta bizi eten bat pairatzen dugun. Terapiaren laguntzaz sormenezko moldaketa berriak eraiki ahal diren.



Iturria:
Francesetti Gianni (2012) Ataque de Panico y posmodernidad. Sociedad de Cultura Valle Inclán - Los libros del CTP.

Egilea:
Agurne Bikandi Aizpurua
Jendarte psikologoa eta Gestalt Psikoterapeuta

1 Comentario

eguberriak

12/12/2018

0 Comentarios

 
Imagen

Eguberriak, Abenduaren 24 ean hasten diren jai egunak dira, Kristautasunaren ondorioz, Jesukristoren jaiotzarekin lotura zuzena dutenak, Bizkaieraz Natibitate bezala izendatzen dira gaur egunean ere. 

Eguberriek, badute bere zentzu paganoa ere, non zuhaitzen gurtza (izeiaren hostoak apaingarri gisa erabiltzen dira etxe askotan) eta opariak dakartzan pertsonaia (Olentzero). Berebiziko garrantzia dute gure kulturan. 

Hitzari berari dagokionez, " Eguberri " hitzaren etimologia EGUN-BERRI da. Eguna (argi orduak zehazki) pixkana laburtuz doan aldia amaitzeari eta geroztik luzatzen haztearen fenomenoari erreferentzia egiten dio. Urtearen bukaera aldera eguzki zaharra, Ekihotz deitua, pixkanaka ahultzen eta indargabetzen doa eta azkenik hil egiten da. Neguko solstizioaren inguruko egunetan eguzki berria jaiotzen da, udaberri aldera berotzen hasiko dena. Gure arbasoek eguzki berri baten jaiotza ospatzen zuten, hau da ziklo berri honen hastapena. Etxe askotan su berritzaile eta garbitzailea pizten zen, eguzki berriari ongi etorria emateko. 

Ilusio, magia eta poztasunez beteriko egun hauek, aspaldian ikusi gabeko jendearekin elkartzearekin batera, urtean zehar ezkutuan egon diren gatazka eta galerak isladatzera eramaten gaitu. Suaren baitan, norbere buruarentzat berritzaile eta garbitzaile izan daitekeen zerbait oparitzea egun hauekin bat egitea izango litzateke. Hau da, urte guztian ezkutuan egondako arazoei behar duten arreta eskaintzea, Udaberriko eguzki goxoarekin gozatzeko. 




Agurne Bikandi Aizpurua
Jendarte psikologoa eta Gestalt Psikoterapeuta 




0 Comentarios

ZORROZTASUNA ii

10/22/2018

0 Comentarios

 
Imagen
Norbanako bakoitzak zorroztasunarekin lotura zuzena duten introiekto edo pentsamole ugari barneratu izan ditu. Introiektu hauek, zorroztasunaren inguruko lehen artikuluan aipatu gisa, zalantzan edo inongo ebaluazio propio gabe irentsi ditugu. Norbere desio eta nahiekin aurrera egin beharrean, ikasitako eta derrigorturiko ideiak plazaratuz.

Pentsamolde edo ideia hauekin bat egiterakoan, autoexigentzia handitzen edo nabarmenago egiten dela konturatu gaitezke. Barnean mezu absoluto eta arbitario askorekin aurki gaitezke, non erratzeko edota disfrutatzeko nahia ezeztatzen digutenean. Mezu hauen artean, balore eta izateko moduak azpimarratzen dituzten introiektu hauekin aurki gaitezke:

  • Perfektua nahi izatea (ona zera; ez zera erratzen; arrazoia duzu; zure ideiak hoberenak dira; hau horrela da; ...).
  • Izaera gogorra izatea (zuk honekin eta gehiagorekin ahal duzu; bakarrik ahal duzu; ez duzu inor behar; nahitaezkoa naiz; ...).
  • Azkarra eta langilea (ez utzi biharko gaur egin dezakezuna; egin beharrak daude eta egin!; ez izan alferra; zertan ari naiz albora begira? Egin, egin behar duzuna!).
  • Pertsona ona izatea (lehendabizi besteak; besteengan pensa ezazu; beraien alboan egon zaitez, behar zaituzte eta; ez izan berekoia; ...).

Norbanakook mezu hauekin batera hainbat mekanismo desberdin ikasten ditugu buruan zororroztasuna nabarmentzeko eta ditugun balioak edo ahalmenak gutxiesteko. Hemen horietako mekanismo batzuk:

  • Justifikazioa: (ongi atera dira gauzak, besteek ere beraiena jarri dutelako; ikasi beharreko guztia ikasi dut baina bi aste daramatzat horretan;...).
  • Lorturiko emaitzei garrantzia kentzea edo minimizatzea: (lan postuz igo naute, koordinatzaile gisa nago baina ez da agintean egotea bezalakoa; lapikokoa goxoa atera zait, hala ere ez duzut jan nire amonarena, hura bai goxoa;...).
  • Norberarenganako handikerien aurrean blokeoa edo gelditzea, gaitasunarekin lotura duten pentsamoldeak, (ezin dut, ez dakit nondik hasi; nik ez dut honetarako balio; ez dakit zertan ari naizen, ez noratz jo,...).
  • Norbere burua gutxiesteko joerak, lorpenik ez dagoenean edo ikusgarriak ez direnean, (nekatuta nago eta ez dakit zergatik! egun guztiko lanaren ondoren; hau ez da ezer, zuk hori baino gehiago ahal duzu!;...)

Zorroztasunarentzat, inoiz ez da nahikoa.

Introiektu eta mekanismo hauetaz gain, norbanako bakoitzak bere mezu propioak izaten ditu zorroztasuna plazaretzeko edo nabarmentzeko bere eginkizun edota beharretan. Mezu hauetaz  eta beste batzuetaz kontziente egitean dago gakoa, zertarako erabiltzen ditudan eta zer ematen didatzen hausnatu eta itauntzean. Hau da, norbere buruaz erlazionatzeko dugun moduetaz jabetzean.



Agurne Bikandi Aizpurua
Jendarte Psikologoa eta Gestalt Terapeuta





0 Comentarios

María Hernandézi elkarrizketa

10/17/2018

0 Comentarios

 

0 Comentarios

ERRUDUNTASUNA MILITANTZIAKO MUGIMENDUETAN

10/9/2018

0 Comentarios

 
EUSK/ENGL

EUSKARA

Erruduntasuna militantziako mugimenduetan

Artikulu hau Pattrice Jonesek idatzitako After Shock: Confronting Trauma in a Violent World - A Guide for Activists and Their Allies (Lantern Books, 2007) liburuaren irakurketak bultzatuta sortu da. Euskaraz Shockaren ondotik: Traumari Aurre egiten Mundu Bortitz batean- Aktibistentzat eta haien aliatuentzat Gida bat bezala itzul genezake. Oinarri-oinarrizko irakurketa dugu hau eta aurretik egindako autore berdinaren beste idatzi bat ere badago eskuragarri:   Fear of Feeling: Trauma and Recovery in the Animal Liberation Movement; liburua egiterakoan oinarritu den testua. Idatzi hau gazteleraz aurki daiteke Tras Los Murosen orrialdean Miedo a Sentir: Trauma y recuperación en el movimiento de liberación animal  titulupean.
 
 Pattricen liburuak zein aurretiko idatziak erakusten digutena da bidegabekerien edo erasoen lekuko izateak dituen ondorio psikologikoak -estresaren ondorengo nahastea edo depresioa- eta hauen inguruko kontzientzia garatzearen garrantzia, prebenitzeko zein arintzeko. Garrantzi honek gure animalia izateari egiten diote erreferentzia, gure gorputz eta sentimenduei (animalia guztiei bezala), eta borrokari egiten zaion onurari; eraginkorragoa egiten dela osatzen duten partaideak osasuntsuago dauden heinean. 
 
Antiespezismoan aktibistak diren pertsonak talde- terapeuta eta bakarkako terapeuta bezala artatzeko dudan nere esperientzia pertsonalean, erruduntasuna maiztasun nahiko handiarekin aurkitu dut, After Shocken azaltzen diren beste gauzez gainera. Erruduntasun hau “gehiago ez egitea”, “nahikoa ez egitea”, “hobeto/azkarrago ez egitea” eta abarrekin harremandua agertzen da.
 
Erruduntasuna gaizkiegon sentimendu bat da pertsonak bere buruarekiko espero duenaren arabera edo kulturalizatua dagoen erreferentziazko taldearen estandarren arabera zerbait gaizki egin duenaren ustea duenean gertatzen dena. Aipatutako sendimenduaren funtzioa pertsona egin duen kaltea konpontzera edo zuzentzera bultzatzea litzateke eta izan duen esperientzia oroimenean txertatzea, minaren laguntzaz berriro ere ez errepikatzeko.  Horrela ikusita erruduntasunak erabilgarria eta beharrezkoa ere eman lezake.  Orduan, zer dago txarrik? 
 
Guzti honetan dagoen alde txarra egiten dugun konparaketan eskuraezina den helburu bat jartzen dugunean gertatzen da, horrela, erruduntasuna beti hor egongo da eta alarma puntualaren funtzioa izatetik ezertarako balio ez duen bidelagun bilakatzera pasatzen da. Demagun gidatzen goazela eta ambulantzia baten sirena-hotsa entzuten dugula: honek gure zentzumenak aktibatzera eramaten gaitu zerbait egin behar dugun ebaluatzeko eta gure giharrak eta erreflexuak martxan jartzeko erreakzionatu beharko bagenu. Imagina dezagun orain sirena-hotsa ez dela inoiz desagertzen, kotxe barruan, kanpoan, telebista ikusten gauden bitartean, ohera goazenean, hilabetez hilabete. Erabilgarria izateari uzten dio eta gogaikarria ez izatera ere irits daiteke, bizitzaren parte izatera iritsi arte.
 
Guzti honetaz gainera, erlijio jakin batzuetan kulturizatuak dauden pertsonak, erlijio kristaua adibidez, erruduntasuna bertute bat bezala ikusten da, batez ere emakumea izanez gero. Gero eta erruduntasun haundiagoa orduan eta pertsona hobea.  Haundia, haundia, nere kulpa haundiagatik, bekatari naiz. Era honetan, erruduntasun dramatizatua, paradoxikoki, nere bikaintasunaren froga bilakatzen da.  Eta pertsona ateoak ez gaude horretaz salbu, introiektatu egin dugu.
 
Erruduntasun era honek, iraunkorra, dramatizaztua, ez du bere funtzio baliogarri eta politarekin bakarrik betetzen, sakon-sakonean kaltetzen gaitu.  Ezin dugu halako erruduntasunaren botereaz ahaztu, betidanik norbanakoen zein masen kontrol  eta manipulazio era bezala erabili izan dena; batez ere gizonen aldetik.
 
Ez dago era bakar zein errazik jakiteko noiz gauden erruduntasun produktiboa edo suntsitzailea izaten.  Maria Magdalena eran gure buruarekiko aieneka egotearen fase batetik igarotzea posible da, beste akzio/erreakzio fase batera eramango gaituena eta esperientzia ixten lagunduko diguna beste gauza batzuekin jarraitzeko. Eta horrela bada, erruduntasun bi erak gauza ezberdinak ez izatea izan daiteke eta lehenengoa ezabatu behar ez izatea gero bigarrena iritsi behar bada. Emozio eta sentimenduak hain zoragarriak dira ezen ezin ditugula diagrama batean edo kausa-efektu linea perfektu  batean itxi. 
Erruduntasuna gutxiesteko era bat izan daiteke. Ondorengo aburutik abiatzen da: “ez dut ondo egin”;  honek era erraz batean eta konturatu gabe “ez dut balio, ez naiz baliagarria, ez naiz nahikoa, kaka bat naiz, pertsona txarra naiz, e.a”era eraman gaitzakete.  “Ez dut ondo egin” aburuaren ondotik izaten den beharra erreparazioarena da. Baliteke beharra asetzeko eta gaiaz aldatzeko aktiboki erreparazioa bilatu beharrean, lardaskeria den irtenbide batekin geratzea; norbere- zigortzea. Kultura askotan oso berezkoa dena ere bai: okerra egiten duena zigortu egiten da (okerra egiten duena zigortzearen funtzio soziala hemen lekurik ez duen beste gai oso interesgarri bat da).    
 
Era honetan, gure introiektu sozialean zigortzea konpotzea denez, eta askotan erreparatzea baino erosoagoa, gutxiespenetan harrapaturik gera gaitezke. Benetazko beharra asetzen ez denez (erreparazioa), norbere-zigortzea errepika daiteke, ea hareagotzearen edo luzatzearen ondorioz asetzen bukatzen duen. Egoera hau denboran zehar mantentzen denean (kaka bat naiz, kaka bat naiz, ez dago ezer egiterik), ikasitako babesgabetasun esperientziaren antzeko batera iristen gara azkenean. Bidetik antsietatea, insomnioa, depresioa, e.a., iraganez. 
 
Denok dakigu ikasitako babesgabetasun egoeran dagoen militante batek ez duela iraungo. Pertsona horrek probabilitate askorekin borroka utziko du eta gainera bere burua oraindik ere gehiago zigortuko du horregatik. Baliteke bere ingurune barruan laguntzarik ez aurkitzea, eta oraindik ere posibleagoa da ingurune horretatik kanpo are gutxiago aurkitzea. Guzti honekin gerta liteke bere burua bakantzea, depresioaren aurreikuslea. Kasurik okerrenean bere buruaz beste egitearen aukerak biderkatu egiten dira.
 
Erreparazioko eta prebentzioko faktoreak

Banakako arloan
  • Barne/kanpo kontrol lokusa orekatua. Beti gauza txarrak zure errua direla (barne lokusa) pentsatzen baduzu eta gauza onak kanpoko faktorei esker, taldea edo kasualitatea, (kanpo lokusa), kontrol lokusa desorekatua duzu.
  • Ekintza- eremu mugatua. Hausnarketa egin ezazu egin dezakezunaren edo egin ezin duzunaren inguruan, dituzun helburu edo egoera orokorra dela ere.  Hondoratzen ari den itsasontzi erraldoi batean bazaude, flotaraztearen helburua izan dezakezu, baina ura xukatu dezakezu soilik, besteak zerbait egitera animatuz eta pertza mugitzen duzun bitartean. Ez da berdina “helburua” edo “ekintza-eremua”. Baliteke helburua ez betetzea baina zure ekintza-eremuaz kontziente egiten zarenean  eta zure baliabideen hertzeraino joan zarela dakizunean, ez zaitu erruduntasunak zertan suntsitu behar.   Zure ekintza-eremuaren goreneko mugak helburuarekin bat ez egitea gerta liteke. 
  • Erantzukizuna: Erantzukizuna erruduntasunaren lagun mina da. Zerbait gaizki egin baduzu, era heldu batean erantzule egin zaitez eta drama alde batera utzi, ahal duzuna erreparatu eta esperientziaz ikasi. Etorkizunean hobetu ahal izateko ondorioak atera, zure bizi- ikaskuntzaren eta militantziaren baitan integratu, lezioa eskertu eta itxi.
  • Zure tranpak onartu: “ez nago hain gaizki”, “ez-gizakiak okerrago daude”, “indartsua naiz”, “nekea normala da”. Denbora askotik hona gauza hauek zure buruari errepikatu behar badizkiozu edo eta zure sufrimendu maila altua bada esaldi horiek esanda ere, orduan esaldi hauek zure buruari tranpa egiteko jartzen dituzu norbere beharrei jaramonik ez egiteko.
  • Aldi baterako ezgaitasuna. Kapitalaren mundu barruan ere ulertu dute hobe dela deskantsua eta osatzen uztea denbora batez, trukean gehiago eta denbora luzeagoan ekoizten baita. Behar duzunean baja har ezazu.
  • Zauden estutasunetik ateratzen ez zarela ikusten baduzu laguntza eskatu. Zure lagunei, zure kideei, ezagutzen duzun eta konfidantza ematen dizun edonori. Eta ez itzazu bakarkako terapia baten zerbitzuak baztetu.

Talde mailan
  • Presioa. Aztertu ea zure taldean norbait presionatzen ari den (edo bat baino gehiago diren) dituen momentuko gaitasunetatik haratago, gaitasun emozionalak barne. Ziur ez bazaude, galdetu. Gogoratu asko motibatzearen eta presionatu/xantaia egin/manipulatzearen artean dagoen tartea oso lausoa dela. 
  • Isolamendua. Etzazu norbait isolatzen denean ez ikusiarena egin. Galdetu, ondo al zaude?, zerbait egin al dezaket?
  • Ospatu, zoriondu, eskertu. Errefortzu positiboa zientziaren arloan frogatua izan den tresna bat da, umore onaren onurez gainera. 
  • Sentibera diren kolektiboak. Zure taldearen barruan sentikorragoak diren pertsonak daude, banakako zein ezaugarri sozialengatik, kontuan izan.
  • Zaintzak agendaren barruan. Hau hurrengo bileraren gai-zerrendaren barruan sar ezazue. Bertan zehaztu ezazue zenbat denbora eta ze maiztasunarekin arduratuko zareten taldeko pertsonen ongizateaz eta haien arteko harremanaz. Eta sar itzazue denbora horiek agendan, ez dira beste betebehar batzuk baino garrantzi gutxiagokoak. Tresna zarete, behar ez duen zaintza ez ematea eta erretzen uztea gauzarik burugabeena da.  
  • Zerbitzu profesionalak. Era puntual batean taldearen osasuna mantentzeko zein egoera konplexuei aurre egiteko (gatazkak), era anitzetako zerbitzu profesionalak eska daitezke: bitartekaritza, talde- terapia, e.a.
 
Egilea
Lorena Pérez. Psikologo Orokor Sanitarioa eta Gestalt psikoterapeuta. 
Harremanetarako Ari Psikoterapia Zentroan.
2018ko urria.
 
Itzulpenak
Euskara: Lide Treku.
Ingelesa: Pako Quijada.
 
 
ENGLISH

Not doing enough: activism and guilt

This article arises after reading After Shock: Confronting Trauma in a Violent World - A Guide for Activists and Their Allies (Lantern Books 2007), written by Pattrice Jones. An essential reading that could be accompanied by the essay that inspired the book, by the same author: Fear of Feeling: Trauma and Recovery in the Animal Liberation Movement.
 
Both in the book and the essay, Pattrice tells us the psychological consequences of witnessing criminal acts, aggressive behaviour and injustice - post-traumatic stress and depression - as well as the importance of becoming aware, preventing and relieving these consequences. This situation references our being as animals with body and feelings (as all animals), and the wellbeing of the fight itself, which will be more effective as long as its members are healthy.
 
In my experience as both a group and individual therapist helping people within the animal rights movement, I have also encountered guilt as something significantly frequent. This guilt often comes associated to “not doing more”, “not doing enough”, “not doing it better/faster”, etc.
 
Guilt arises from a feeling of discomfort when someone believes they have done something wrong in comparison with their personal expectations or with the standards of the reference group in which they claim identity. This feeling has the function of moving that person to repair what’s been done and fix the experience in their memory, aided by pain, to avoid repetition. Taking this into consideration, we could be lead to believe that guilt is useful and even necessary. What is wrong with it then?
 
The wrong side of this feeling appears when, in that comparison, we set an unachievable standard for ourselves, in such a way that this guilt will always be present and therefore will lose its purpose as a punctual wake up call transforming it into a useless companion. Let’s imagine that we are driving and we hear an ambulance siren: this makes us activate our senses to evaluate if we should react to it. Let’s imagine now that the sound of the siren never disappears; it is present inside and outside the car, while we watch television, when we go to bed, month after month. It stops being useful and it can even cease being irritating, developing into a part of our lives.
 
In addition to this, within certain religious groups of society, for example of Christian faith, guilt is considered a virtue, especially if you are a woman. The more guilt, the better person you are. Through my fault, through my fault, through my most grievous fault. This way, dramatised guilt paradoxically becomes proof of my excellence. We atheists are not exempt from it, we have assimilated/introjected it.
 
This form of guilt, the constant and dramatised one, not only cannot fulfill its beautiful and necessary task, but it actually harms us profoundly. We mustn’t forget the power in this form of guilt, always used as a way of controlling and manipulating the masses and individuals, especially in a patriarchal system.
 
There is no easy and unique way of distinguishing when are we having productive guilt from when we are having destructive guilt. It is also possible that we go through a phase of self-lamentation, in the style of Mary Magdalene, that will lead to another phase of action/reparation and will allow us to let go of the experience to carry on with other things. And, when this happens, it is possible that both forms of guilt are not different nor that we have to eliminate the first type if it will lead to the second one. Emotions and feelings are so wonderful that we cannot enclose them within a diagram or in a perfect cause-effect line.
 
Guilt can also be a form of devaluation. It emerges from the following judgement: “I haven’t acted correctly”; which can easily and inadvertently take us to “I am worthless, I am useless, I am not enough, I am crap, I am a bad person.” The need after the judgement “I haven’t acted correctly” is reparation. It is possible that instead of actively searching to satisfy the need for reparation and being able to move on, we get stuck in a botched job: self-punishment. Also very present in many cultures: whoever does wrong must be punished (the social function of punishing the “wrong-doers” is another interesting topic that can’t be explored in detail here).
 
In this way, given that in our cultural introjection punishing is solving, and the fact that it is often more comfortable than repairing, we can get stuck in devaluation. When not satisfying the real need (reparation), we tend to repeat or increase self-punishment until covering the guilt. When this situation is maintained in time (I am crap, I am crap, nothing can be done) we arrive to a similar experience to learned helplessness. We accumulate anxiety, insomnia, depression, etc.
 
We all know that an activist in a state of learned helplessness won’t last. That person will most probably abandon the fight and top it off with even more guilt for having done so. It is possible that they won’t find support within their collective, and even less outside of it. This can lead to isolation, a great precedent of depression. In the worst case, the chances of suicide multiply.
 
How to prevent and repair
 
On an individual level:
  • Balance of internal/external locus of control (the belief system that a person attributes to their own experiences of success and failure). If you constantly think that bad things are your fault (internal locus) and good things are a result of external factors such as coincidence or the work of your collective (external locus), that means your locus of control is unbalanced.
  • Defined action. Reflect thoroughly on what you can and cannot do, leaving aside your goals or your general circumstances. Imagine you are on a giant ship that is sinking; your goal could be for it to stay afloat, but you can only bail water and try encouraging others to do something at the same time. A “goal” is not the same as “defined action”. A goal might not be achieved while still not being consumed by guilt and being aware of your defined action and the fact that you have taken it to its limits. Hitting the ceiling of your defined action doesn’t necessarily mean that the goal has been met.  
  • Accountability. This is a great enemy of guilt. If you have done something wrong, take responsibility for yourself and leave drama aside. Repair what is possible for you and learn from the experience, draw conclusions out of it to improve in the future. You can take this experience as part of your life journey and, when it comes to the fight, you should be grateful and close the chapter.  
  • Recognise your own pitfalls. “I’m not that bad”, “non-human animals have it worse”, “everyone suffers from stress”, “I’m strong”, “being tired is normal”. If you have to constantly repeat these to yourself for a long time and/or your level of pain is high and still won’t go away, this means that these phrases are only traps created by you as an excuse to not treat yourself.
  •  Temporary incapacity. Even within the capitalist system, it is understood that it’s best to allow rest and recovery leading to stopping production for a while. In exchange, more can be produced for a longer time. Do not hesitate to take a sick leave when needed.  
  • Ask for help if you can’t see progress. Your colleagues, friends, family or anyone that you trust can help you move forward. Do not rule out using professional help such as individual therapy.
 
On a collective level:
  • Pressure. Evaluate if within your collective one or more people are being pressured above their current capacities, including their emotional state. If you are not sure, ask. Remember there is a thin line between strong motivation and pressuring, blackmailing or manipulating.  
  • Isolation. Don’t ignore when you see someone has isolated themselves. Ask them if they are fine and how you can help.
  •  Celebrate, congratulate, be thankful. Positive reinforcement is proven to be an effective tool within scientific circles, as well as the benefits of keeping a sense of humour.  
  • Vulnerable collectives. Keep in mind that your group will have people who are more vulnerable than others due to either individual and/or social circumstances.
  •  Care as a task. It is important to define how long and how much of the time will be dedicated to the wellbeing of the members of the collective and the relationships between them. Mark these times in the agenda and remember that they are not less important than other tasks. The members of the collective are the tool; to neglect it and allow it to burnout is not the smartest.  
  • Professional services. To maintain the group dynamics healthy when tackling punctual complex situations, such as conflicts, you can seek different types of professional services: mediation, group therapy, etc.
 
Author
Lorena Pérez. General health psychologist and Gestalt psychotherapist.
Contact at Ari Psikoterapia Zentroa.
October 2018.
 
Translations
Euskara: Lide Treku.
English: Pako Quijada.Haz clic aquí para editar.
0 Comentarios

Zorroztasuna

9/11/2018

0 Comentarios

 
Zorroztasuna, hizkuntza ez formalean exijentzia bezala ezagutzen dugun kontzeptua da. Kontzeptu horretatik haratago, gure izatearen ezaugarria ere izan daiteke.

Haurtzaroan haurrak amaren titiaren gisara, hainbat bizitzako kontzeptu, ezaugarri, antzezteko modu, jarrera, balore eta jokaera barneratzen ditu ezer zalantzan jarri gabe. Pertsona haurtzaroan  barreiaturiko ezaugarri hauekin mugitzen da, bere egoera edo beharretara inoiz egokitu gabe. Gizakiak izugarrizko ahalegina egin behar du ikasitakoarekin bat bizitzeko. Ondorioz, pertsonak bere organismoarekin bat datozen beharrak edo nahiak asetu beharrean, introiektatuak edo apurtzaileak diren beharrei egiten die kasu. Une oro bete beharreko gauzak kunplitzen ahaleginduko da. Hau da kanpotik eratorriak diren beharrak asetzen ahaleginduko da, norbere desio autentikoak galduz.

Ondorioz, zorroztasuna botere iturri garrantzitsua bilakatu daiteke, mezu absolutuak eta arbitarioak sententzia gisa iradokiz, non erratzeko, disfrutatzeko edo gozatzeko eta norbere izateko moduaren posibilitatea ezeztatuz. Zorroztasuna amorruaren azalpen gisa uler daiteke. Claudio Naranjoren hitzetan “norbere desioenganako erlazioan asertibitatea menpekoa da, frustrazio goiztiarraren erantzun gisa” (2015). Berezkotasuna edo bat-batekotasuna eta plazerra bilatzearekiko inhibitasuna azaleratu, lana gogor eta gauzak bikain betetzeko ahalegina eginaz. Horrez gain kontrolatzeko joera ere azaleratzen da, ez soilik jendea baizik eta ezaugarri pertsonalak eta ingurua baita.

Norbere buruarekiko zorrotzak izateaz gain, inguruko edo hurbileko jendeari zorroztasuna eskatzeko joera izan daiteke. Hau da, inguruko jendearenganako izan ahal dezakezun kezka edota ardura berdina izateko eskatu ahal diezaiokezu inguruko pertsonei.  Zuretzat perfektua edo  justua den zerbait besteek  ere modu berdian ikus edo pentsa dezaketela eskatzea.
Zorrotoztasuna hainbat pentsamolde edo introiekzioz eraiki egon daiteke, hau da “egin behar dut” edo “izan/eduki behar dut” bezalako esaldiez edo formulazioz. Introiektoaren oinarrian debekua dago, non “baimenik ez dut” bezala jokatu dezakezun, eta “ez naiz gai/ edo kapaz” bezalako esamoldeetan eta pentsamenduetan bilakatzen den heldutasun garaian, hau da ahalmenarekin loturiko barne bizipenekin.
​
Norbanako bakoitzak introiekto ezberdinak barneratu izan ditu bere bizitzan zehar. Zertan garen zorrotzak geure buruarekin jakiteak edota honetaz jabetzeak,  norbere burua gehiago ezagutzera eraman gaitzake eta zorroztasuna norbere izataren ezaugarria dela onartzera.  

Iturria: 
Naranjo, Claudio (1996) Caracter y Neurosis: una vision integradora.(8ª ed.2015) Editorial La Llave. 
Aizpurua Bikandi, Agurne (2018) Izatearen ezaugarriekin jolasean. Gestalt terapia formakuntzako monografikoa. 


Agurne Bikandi Aizpurua
Jendarte psikologoa eta Gestalt terapeuta.
0 Comentarios

ZAINDU ZAITEZ...

8/28/2018

0 Comentarios

 
Gaur goizean lanerako bidean, zeruari begira ari nintzela baloi edo globo aeroestatikoarekin egin dut topo eta irudi honeki gogoratu naiz. 
​
"Daukazun onena zara, ez gehiago ez gutxiago. Zaindu zaitez!"

Imagen
0 Comentarios

ZER DA MAITASUNA?

8/14/2018

1 Comentario

 
Imagen

Maitasuna azken urte hauetan denon ahotan dabilen hitza da, non maitasuna entzuterakoan maitasun erromantiko gisa definitzen den pentsamendua datorkigun burura, bikote erlazioei atxikitzen zaiena. Mendebaldean, maitasunak beregain balore sinboliko eta kultural handia hartu du eta ekintza pertsonal edota kolektiboen eragile garrantzitsuenetako bat bilakatu da. Maitasunak ez du soilik pertsonen sozializazioan eragiten, emakume eta gizonen arteko ezberdintasunak nabarmentzen ditu eta, baita eguneroko bizitzaren antolamendu orokorrean ere. Hau da, maitasun erromantikoa bizitzaren erdigunean kokatuz.

Maitasuna, emozio  nabaritu eta giza gaitasun orokor bezala identifikatu dezakegu. Elkarrekintzarako eta harremantzeko dugun gaitasun gisa azaltzen da, bestearenganako idealizazioa eta erotizazioa adieraziz eta intimitaterako nahia eta harremanen iraunkortasunean oinarrituz. Maitasuna beste giza alderdi batzuen aurretik jartzen dugu, non maitasuna eta pasioa beste guztiaren gainetik dagoen. Pertsonaren zoriontasuna bikote harremanetako maitasunaren arabera ebaluatzen dugu. Gisa honetako maitasunak pertsona beste pertsonaren zati izatera sentiarazten gaitu eta ikaragarrizko dependentzia sortzen da, norbere izatea bigarren plano batean geratuz.

Zerk eramaten gaitu honetara? Maitasunaren irakurketa hau egitera?

Norbere izatea zalantzan jartzen dugu eta segurtasun nahi baten bila egoten gara, beste pertsonaren gustuko edo begiruneko izan arte. Norberaganako segurtasun eza besteenganako maitasuna sentiarazten dugunean desagerrarazi egiten da eta pertsona oso bezala ikusten gara, hau da, ziurtasuna bilatzen dugu. Segurtasun ezak norbere balorearenganako ziurgabetasuna eragin dezake, modu independente batean gauzak lortzeko ezintasuna eta beste pertsonarenganako menpekotasun beharra. Elkarrekintza edo harreman sozialak norbere baloreak lortzeko gai funtsezkoak dira. Maitatua edo desiratua izateak bikote harremanekin loturiko maitasun gabeziaren hutsune sentsazio hori desagerrarazten du. Beraz maitasun erromantikoa eta dependentziaren arteko lotura oso estua da.
Maitasunaren definizioaren barnean hainbat sentimendu (samurtasuna, laztanak, pasioa,etb.) eta adierazteko modu ezberdin daude. Beraz maitasuna pentsamendu honetatik harantzago dioan emozio edota sentimendua da, non pertsona batek bere bizitzako etapa eta une bakoitzean modu ezberdin batetan azalduko lukeen.

BIZI ETA GOZA EZAZU MAITASUNEZ!!
1 Comentario
<<Anterior

    EGILEA

    Ari Psikoterapia Zentroa

    ERREGISTROA

    Junio 2019
    Abril 2019
    Febrero 2019
    Diciembre 2018
    Octubre 2018
    Septiembre 2018
    Agosto 2018
    Julio 2018
    Junio 2018
    Marzo 2018
    Abril 2017

    Haz clic aquí para editar.

    Canal RSS

Con tecnología de Crea tu propio sitio web con las plantillas personalizables.
  • HOME
  • Nortzuk gara
  • tarifak
  • kontaktua
  • FAQ,s