Upstart
  • HOME
  • Nortzuk gara
  • tarifak
  • kontaktua
  • FAQ,s

estura (antsietaTEA)

2/15/2019

1 Comentario

 
Imagen
Imagen
Zenbat aldiz entzun dugun eta entzuten jarraitzen dugun antsietatearen inguruan. Izenak berak ere azken urteetan jendartean zabalkunde handia izan du; euskaraz estura gisa ezagun zaigu.

Noiz baiten edonork sentitu dugu estura, edo horrekin identifikatzen ditugun zantzu fisikoak; bihotza erritmo bizian, izerdi hotza, eztarriko estutasuna eta korapiloa, arnasa sakonki hartzeko arazoak, etab. Buruhausteren bat eta pertsonarentzat estresagarria edo berriak izan daitezkeen egoeretan azaldu daitezke zantzu hauek; esaterako azterketa baten aurrean, lan elkarrizketa batetan, jendearen aurrean publikoki hitz-egiterakoan, eta beste antzeko gertakizunetan.

Egoera hauetan, estura emozio gisa azaltzen da, non egoera berri, estresagarri eta jakingabetasunetan pertsonarentzat onuragarria izan daitekeen funtzioa betetzen duen. Bizitzara egokitzen uzten digu eta eguneroko gauzak egiten jarraitu dezakegun. Orain, nire barnean urduritasuna eta gorputzean zehar dardarizoa nabaritzen dut artikulua idazten ari naizen bitartean. Sentsazio hauekin konturatu arren idazten jarrai dezaket, egiten ari naizenean kontzentratuz.

Hala ere, pertsonaren bizitzako une batzuetan esturak onuragarria den funtzioa izan ordez, egunerako bizitza egiteko edo eramateko oztopo bilakatu daiteke. Hau da, antsietate zantzuak inongo arrazoi edo zentzu gabe nabaritzen ditugu gure gorputz atal ezberdinetan. Pertsonak ez du buruhausteren bat duenaren pertzepzioa.

                Nire lehen estura zantzuak, hau da gorputz guztiko urduritasuna, urdaileko mina, arnasa hartzerakoan arazoak, ito egingo nintzenaren sentsazioa eta aurpegiko eskuin masaila lo izango banu bezala sentitzea, unibertsitateko lehen urtean agertu ziren azterketekin batera. Burua mila ideiez eta pentsamenduz josia nuen, ideia guztiak abiadura bizkorrean zihoazen. Ezin nuen arreta mantendu ez eta ikasi beharreko materian kontzentratu. Negar egiteko gogo handia izaten nuen, norbaitek ulertzeko beharra, nik neuk ez bainuen ulertzen zer zen gertatzen ari zitzaidana. Azterketak bukatu ondoren, esturaren ezaugarri batzuk oraindik ere jarraitzen zuten, nire eguneroko eginkizunetan eragina zutenak; jendearekin elkartzea leku txikietan edota lekuz kanpo sentitzea arreta mantendu ezin nuelako. Denborarekin esturaren zantzuak zein unetan nabaritzen nituen konturatzen hasi nintzen eta zein pentsamendurekin lotura izan ahal zuten aditzen, azken finean ezaugarri hauek nire bizitzan zuten funtzioa zein izan zitekeen jakiten. Gaur egunean oraindik ere batzuetan esturarekin lotzen ditudan hainbat zantzu pairatzen ditut, hauei esker nire egoera emozionalaren berri izaten dut eta gorputza nire ongizaterako zerbait eskatzen ari dela nabaritu.

Antsietatearen diagnostiko klinikoa, estura zantzuak eguneroko bizitzako eginkizunak oztopatu edo eragozten dituenean burutzen da, hau da sufrimendu horrek eguneroko bizitza egiten uzten ez digunean, erlazio sozialetan arazoak, lantegian, kalean eta etxean. Egoera baten aurrean, esturaren muturreko erantzuna ematen denean (beldurra, adib.), pertsona izan ditzakeen jarrerak ezin kontrolatuta geratu daiteke eta larritasun hori baretzeko erabilitako hitzak ere alferrikakoak izan daitezke, nahiz eta beste pertsona batez lagundua izan. Egoera hauek krisi bezala ezagutzen dira. Kontrola galtzearen edota zoro bilakatzearen pentsamendua agertu ohi da maiz. Pertsonarengan segurtasun gabezia nabaritzen da, non norbere segurtasun existentzialarekin lotzen ditugun esperientzia ezberdinen arteko arrakala eman daitekeen. Honekin batera barne hutsunearen sentsazioa esturaren ezaugarri garrantzitsuetako bat izan daiteke, baita bakardadea (ez ulertua izatearekin).

Muturreko egoera gisa definitu edo sentitzen duen momentua gainditzeko orduan pertsona bakarrik sentitzen da, non pertsona desegoki bezala pairatzen duen bere burua. Gorputzeko zirikadura*1 oso intentsua da, gelditu edota eutsi ezinezkoa, pertsonak hiltzearen arriskua sentitzen duelarik. Pertsona zirikaldia ezin gidaturik geratzen da, ez duelako inguruan babes edota sostengu egokirik bilatzen ez da ere gutxieneko segurtasunik bere buruarengan.

Pertsonak bizitzan zehar esperientzia ezberdinen bitartez lorturiko sormenezko moldaketen*2, (errepikakorrak eta kontserbatzaileak direnean) porrota ematerakoan estura agertu daiteke, hau da egoerei aurre egiteko une oro modu berdinak erabiltzea eta modu hori oraingoan baliogabea dela sentitzea. Sormenezko modu horrek orain arte balio izan  diete eta une honetan ez, beraz arrakala horretan aurki daiteke pertsona.  Fritz Perls-ek PHG liburuan dioen bezala; Sormenezko zirikaduraren mozketa estura da (Franscinetti,G. 2012).

Pertsonaren bizitzan bide berri baten irekiera izan daiteke porrot hau, sormenezko beste irtenbide batzuk eraikitzeko prozesuaren hasierara eraman gaitzakeena, hemen eta orainean behar dugunera.


Esturazko gertaerak eta zantzuak tratatzeko modu ugari daude. Esturaren zantzuei arreta jartzea garrantzitsua da, horrela pertsonak krisialdi handiak bizitzea prebenitu ditzakeen. Terapiaren barnean, bezero eta terapeutaren arteko erlazio terapeutikoaren bitartez, uneko freskuraz eta oraingo esperientzietan oinarriturik sormenezko moldaketa berriak sortarazi daitezke. Baita ere, segurtasuna eta sostengua berreraikitzearen ideia, ingelesez Ground (soroa edota lurra, euskaraz) bezala ezagutzen duguna. Estura uneetan ground honen berehalako galera sentiarazten dugu, lurraren edo sostenguaren gabezia. Ez da aurrera egiten uzten ez digun hori, blokeo sentsazio gisa definitua, baizik eta modu segurutzat jotzen dugunaren galera edota erorketa, zorabio sentsazioarekin du lotura. Honen harira Laura Pelrs-en esaldia dakart; “antsietatea inguruaren aldetik jasotzen dugun babesaren gabeziaren emaitza da”. Babesak eta sostenguak pertsonaren prozesuan zehar norbere burua ulertzeko nahia eta horren integrazioa edota onarpena mugiarazten ditu.

Babesa berreraikitzeko, bakarkako terapia prozesuan ez ditugu teknika eta baliabide espezifikoak erabiltzen. Sostengua soilik, terapeuta eta bezeroaren elkartze horretan sorturiko freskotasun eta egiazkotasun horretatik jaiotzen da. Bezero eta terapeuta bakoitzarekin sorturiko, kontatu bakan eta sormenezkoan. Terapiak pertsonaren berezkotasuna berreskuratzeko laguntza gisa balio du, baita esturen zantzuen minimizazioa emateko.
Terapeutak eta bezeroak elkar kontaktua egiterakoan sortzen den harmonia, maitasuna, osasuna eta inklusioan dago sostengua bersortzearen gakoa.
 

*1  Asaldura, tentazioa  edota gazteleraz, gorputz barnean sentitzen dugun excitación sentsazio bezala dugu ezaguna.
*2 Pertsonak bere bizitzan zehar sortzen dituen moldaketak edota egokitzeak sufrimendutik bizirauteko. Moldaketa (baliabide eta abilezia) hauek kontserbatzaile eta errepikakorrak bilakatu daitezke, non egoera batzuen aurrean egokitze edo baliabide gabe geratzen garen eta bizi eten bat pairatzen dugun. Terapiaren laguntzaz sormenezko moldaketa berriak eraiki ahal diren.



Iturria:
Francesetti Gianni (2012) Ataque de Panico y posmodernidad. Sociedad de Cultura Valle Inclán - Los libros del CTP.

Egilea:
Agurne Bikandi Aizpurua
Jendarte psikologoa eta Gestalt Psikoterapeuta

1 Comentario

    EGILEA

    Ari Psikoterapia Zentroa

    ERREGISTROA

    Junio 2019
    Abril 2019
    Febrero 2019
    Diciembre 2018
    Octubre 2018
    Septiembre 2018
    Agosto 2018
    Julio 2018
    Junio 2018
    Marzo 2018
    Abril 2017

    Haz clic aquí para editar.

    Canal RSS

Con tecnologĂ­a de Crea tu propio sitio web con las plantillas personalizables.
  • HOME
  • Nortzuk gara
  • tarifak
  • kontaktua
  • FAQ,s