Europa osoan ospatu izan den ohitura eta jai zahar-zaharra da, udako solstizioa edo San Joan Bezpera. Ohitura hauen artean herri edo txoko bakoitzean hauetako batzuk dira ezagun; baserri zein etxeetako sarreretan Lizar eta Haritz adarrak jartzea etxeak babesteko helburuarekin, osasunerako belarrak jasotzekoa edota baratxuriak landatzekoa, txakur amorratuaren gaitzaren kontra. Landareetaz gain, naturako gainontzeko beste elementu batzuk ere garrantzi berezia dute; urak, jendea iturrietara hurbiltzen da bainuak hartzera, gorputza garbitzeko eta osasun hobea lortzeko asmoarekin. Gauer egunean aro honetan oso ezaguna den beste elementu bat ere aipatu behar dugu; sua. Bi elementu hauek, ura eta sua, ideia berdinetik sortzen dira, gorputza edo norbere sena garbitzeko beharretik. Hau da urtean zehar bizi izandako buruhauste, arazo, historia ezberdinei itxiera edo garbitasuna ematea elementu eta erritu ezberdinak erabiliz. Soberan edota pisua sortarazten dizkiguten gauzak sutara botaz. Solstizio bakoitzak gauz berriak dakartza, eta zein ederra den aro bakoitzarekin eta naturak eskaitzen digun jakituriaz bat egitea. Udako solstizioan, pertsonaren garapen prozesuren irekitzea eta adierazpena nabarmentzen dira, egunaren moztearekin batera, ekiaren orduak gutxituz. Loreak, belarrak eta zuhaixkak hasten doazen ehienean pertsonok ere prozesu horretan gaude, energia eta emozio berriak arakatzeko prest. Arakatze eta bizipen hauekin gozatuz, udazkenean erortzen uzteko; loreen gisara.
0 Comentarios
Agurne Bikandi, ARI Psikoterapia zentroaren inguruan elkarrizketatua izan da, Radio Donostiren eskutik. Behealdean duzue irratsaioa entzugai: gozatu ezazue! |
EGILEA
Ari Psikoterapia Zentroa ERREGISTROA
Junio 2019
Haz clic aquí para editar.
|