Upstart
  • HOME
  • Nortzuk gara
  • tarifak
  • kontaktua
  • FAQ,s

ESTURA JANARIAREN AURREAN

6/7/2019

0 Comentarios

 
Imagen
     Esturaren inguruko artikuluari tiraka, beste hainbat ideia aipatzeko beharra sentitu dut, batez ere gaur egunean gure jendartean esturaren izenean eta bitartez burutzen ditugun ekintzetako bat, antsietatearen ondorioz modu konpultsiboan jatea.

    Esturarekin identifikatzen ditugun zantzu fisikoak, hauetako batzuk izan daitezke; bihotza erritmo bizian, izerdi hotza, eztarriko estutasuna eta korapiloa, arnasa sakonki hartzeko arazoak, sabeleko mugimendua eta ezinegona, etab. Buruhausteren eta pertsonarentzat estresagarria edo berriak izan daitezkeen egoeretan azaldu ohi dira maiz. Egoera hauetan, estura emozio gisa azaltzen da, non egoera berri, estresagarri eta jakingabetasunetan pertsonarentzat onuragarria izan daitekeen funtzioa betetzen duen. Estura emozio bezala sentiarazten dugunean, hainbat ekintza aurrera eramateko beharra izaten dugu, gure inguruan ekintza ezagunetako bat janariaren aurrean gertatzen da, hau da modu konpultsibo batetan jatea. Baina zerk eramaten gaitu modu konpultsibo batetan jatera?  Antsietate gisa sentiarazten dugun emozio hori baretzeko modu bat izan daiteke jatea, hau da barnean sentitzen dugun mugimendu hori asebetetzeko zerbait ematea eta aldi berean gure gorputza plazer edota satisfazio txikiekin betetzekoa.

    Pertsonak ez dugu jaten gosea edota behar fisikoa sentitu dugulako, baizik eta behar emozionalak asebetetzeko. Deprimituak, aspertuak, urduri, egonezinean gaudenean jatea zerbait atsegina eta lasaigarria bezala bizi dugu, nahiz eta horrek emozio hauek ez dituen uxatuko. Gainera modu konpultsiboan jateak ondorio gisa gure buruarekiko erruduntasuna, frustrazioa eta porrota bezalako sentimenduak izatera eraman gaitzake.
Azken finean janaria pertsona askorentzat estura baretzeko ezaugarri bilakatzen da, urduritasun eta tentsio sentsazioak arintzeko modu da. Hala ere zenbat eta estura gehiago izan orduan eta gehiago jaten bukatu genezake. Gehiegi jatea sintoma izango litzateke eta ez sufrimenduaren jatorria.

    Beraz, estura horren ezaugarrien jabetzean dago gakoa, hau da urduritasun, tentsio edota egonezin horretaz konturatu eta hauei beste era bateko irtenbidea bilatzean. Nola dut posible zantzu hauekin konturatu eta janaren aurrean beste era batera egotea? Zein pausu jarraitu ditzaket?

Lehenik eta behin norbere burua entzutea beharrezkoa da, esturaz jaten dugun pertsona ororen barne bizitzan ondoeza sortaraztenn digun zerbait bizitzen ari gara. Gure barnean gertatzen denari begirada bat egitea da lehen pausua, eta zantzu horiei beste irtenbide bat bilatzea. Adibide honen bitartez oso erraz ikusten da esturaren bitartez egindako ekintza konpultsiboa. “Egun txarra eduki dut lanean, estres askokoa, etxera iristen naiz, umore txarrez, ezinegonarekin eta urduritasun ugarirekin... Etxean lehen gauza hozkailua ireki eta barruan dagoen janaria jaten hasten naiz, ondoren armairuetan dagoena, berdin du zenbat eta zer zaporetakoa. Modu konpultsiboan, jaten ari naizenari arreta jarri gabe”. Norbere buruari arreta jarriko bagenioke eta urduritasun edota zantzu emozionalak arakatu, beharbada dutxa lasaigarri bat hartzeko hautua egingo genuke edota musika erlaxagarria jartzekoa,etab. Esturazko egoera hauetan gure gorputza oso aktibatua egoten da, eta batzuetan erritmo hori jaisteko ariketa fisikoa egitea oso lagungarria izan daiteke, honek gorputzeko tentsioa baretzen eta buruko ideiak oxigenatzen (argitzen) laguntzen digu.

 Norbere burua entzutearekin batera, estura emozio gisa definitzen dugunean, ezaugarri hau beste hainbat emozioz akonpainatua egon daiteke. Emozioak eta sentimenduak adierazteak estura gutxiagotzera eraman gaitzake, kanporatzearekin soilik emozioak errazago maneiatzeko aukera izango dugu.  Horretarako modu ezberdinak bila ditzakezu, beste pertsona bateri kontatu edota paper batetan idatzi eta marraztu.

Urduritasuna, estresa, eta ezinegona ditugunean gure arnasketa modu azkar eta ez egoki batetan ematen da, non honek ere ez digun laguntzen ekintza konpultsiboetan eta batez ere janariarekiko. Arnasketarekin jabetu eta modu lasaigarri eta sakonean arnasteak gorputzeko bizkortasun hori jaitsi eta janariaren aurrean beste modu batetan egotera laguntzen gaitu. Jaten duguna gehiago dastatuz eta gozatuz.

Unean bertan nola gauden jabetzeak eta zer den sentiarazten dugunaz konturatzeak, norbere burua ezagutzera eramaten gaitu. Norbere burua onartzera eta norbere buruarekin hobeto egotera. Honek autoestimua hobetzen lagun gaitzake eta norbere burua zaintzeko beharra izatera. Zer jaten dugun zaintzeak ez du soilik argaltasuna helburu baizik eta pertsonak behar ditugun bitamina, proteina, energia, etab. jabe izatea baita.

Esturaren ondorioz modu konpultsiboan jan genezake, honetaz jabetzen garenean frustrazioa, erruduntasuna eta porrota bezalako sentimenduak agertzen dira norbere baitan, non horrek norbere burua zigortzera eraman gaitzakeen. Estura bera desagertzeko eta modu konpultsiboan jateko beharra ez izateko, estura osatzen duten emozioez jabetzea eta hauen onarpenean  datza.

Ekin iezaiozu zure barrura begiratzeari!!



Agurne Bikandi Aizpurua
Jendarte psikologoa eta Gestalt Psikoterapeuta


Imagen
0 Comentarios

    EGILEA

    Ari Psikoterapia Zentroa

    ERREGISTROA

    Junio 2019
    Abril 2019
    Febrero 2019
    Diciembre 2018
    Octubre 2018
    Septiembre 2018
    Agosto 2018
    Julio 2018
    Junio 2018
    Marzo 2018
    Abril 2017

    Haz clic aquí para editar.

    Canal RSS

Con tecnología de Crea tu propio sitio web con las plantillas personalizables.
  • HOME
  • Nortzuk gara
  • tarifak
  • kontaktua
  • FAQ,s