![]() Zenbat aldiz galdetu ote diogu geure buruari laguntza psikologikoa behar dugun ala ez, une txarra igarotzen ari garen soilik edota denbora luzez iraungo duen egoera emozional neketsua eta atsekabekoak. Galdera hauek egiterakoan norbaiten sostengu eta babesaren beharra dugun ezbaian jartzen ari gara, bakarrik sufrimendu honekin posible dudan ala ez. Terapiara joateko erabakiaren bidean lehen pausua ematen ari gara, laguntza behar dugunaren ideia mahai gainean jarriz. Hainbat galdera eta fantasia agertu daitezke ondoren; nola izango ote da, zer galdetuko ote dit, zer kontatu behar diot ( nik neuk ere ez baitakit zehazki zer gertatzen zaidan, …). Banakako terapia, psikologoa eta bezeroaren artean sortzen den zerbait da, non bi pertsona hauek leku berdinean bilduko diren denbora tarte batez. Elkarren aurrean eseriz, modu paraleloan. Galdera eta bizipenen kontakizunen ondorioz sufrimenduaren eta barneko minaren jabe egiten joan gaitezke. Sufrimenduaren jabetza horretan erlazio terapeutikoaren bitartez bizi ditugun sentsazio eta emozioak plazaratu eta esperimentatu ditzakegu. Esperimentu hauen bitartez egoeraren onarpena eta erantzukizuna hartuz. Azken finean, norbere izatearen kontzientzia hartu, buruturiko ekintzen ondorioak ulertu eta beharren eta desioen ezagutza izan, premiazkoak diren baliabideak erabiliz. Norbere ondoeza baretu eta ongizatea bilatzeko helburuarekin, hau da, errespetu, epaiketarik eta entzute enpatikoaren bitartez pertsonari bere izatearekin konektatzen eta atsekabetasunari irtenbidea bilatzen lagunduz. Terapia, norbera bakarrik unean ikusi ezin dugun argitasuna ikusten laguntzeko lekua da. Argitasun horretara iristeko beharrezko izan ditzakegun laguntza eta babesa jasoz. Hala ere terapiaren prozesuaren jabe zeu zara, zeure buruarena zaren bezala. Terapeutaren lana, babesa eta laguntza emateaz gain, bezeroaren bizitza seriotasun osoz hartzea da, non bere bizi egoeraren muinera eta esperientzietara zuzenduko den. Honek bezeroak beste pertsonekin izan ditzakeen erlazioez konturatzeko baimena emango dio, kontzienteago eta modu berriak izatea babestuko du, modu lasai eta erosoak bilatuz, bake eta oreka emozionala ematen dietenak. Norbereganako maitasuna, errekonozimendua, onarpena eta sentsazio eta sentimenduen baliotzea lortuz. Prozesu terapeutikoaren bukaera, pertsonaren izatearen berrantolaketa ematerakoan, hau da bezeroaren desio eta beharrak bat datozenean emango da. Norbere benetako identitatearekin aurkitzea lorpena emango litzateke, norbere buruarekiko benetakotasuna. Agurne Bikandi Aizpurua Jendarte Psikologoa eta Gestalt Psikoterapeuta
1 Comentario
|
EGILEA
Ari Psikoterapia Zentroa ERREGISTROA
Junio 2019
Haz clic aquí para editar.
|