Jarraian ikus dezakezuen bideoa autoestimaren ingurukoa da. Noizbait sentitu izan zarete neska hau bezala?? Zenbat aldiz egin diozu aurre pentsamendu eta ideia horiei?? Eta nolakoa izan da esperientzia? Autoestima baxuari aurre egitea nahi baldin badiozu, zure bizitzaren parte dela onartzen joango zara.
0 Comentarios
Ongizatea, heziketa eta norbanako hautaketen inguruan egindako elkarrizketa Ari-ko terapeuta den, Naiara Garciari, Radio Donostiren eskutik. Entzun eta gozatu! Orgasmoraino dantzatu dezakezu, energia guztia dantzan bilakatu dezakezu. Une horretan konturatuko zara ez duzula bururik eta buruan oztopoak sortarazten dizkizun energia guztia gorputz guztian zehar mugitzen dela, izugarrizko marrazkiak sortuz eta gelditu gabe, mugimenduan. Dantzan zaudenean zure gorputzak zurrun izateari utzi eta malgu bilakatzen da, hau da arina. Dantzan jarraitzean, une batean zure mugak hain argi ez daudela konturatzen zara, beraietan desegin eta Kosmosarekin batzen zarela, muga guztiak elkarrekin nahastuz. ZER GERTATUKO LITZAIDAKE BESTE PERTSONA BATEKIN LAU MINUTUZ BEGIETARA BEGIRA EGONGO BANINTZ?7/3/2018 Jarraian dagoen bidean bikoteek edo pertsona ezezaguenk lau mintuz begietara begira egonen dira. Zer gertatuko da? Nola erantzungo diote elkarri? Gozatu bideoz eta jar ezazue praktikan. Europa osoan ospatu izan den ohitura eta jai zahar-zaharra da, udako solstizioa edo San Joan Bezpera. Ohitura hauen artean herri edo txoko bakoitzean hauetako batzuk dira ezagun; baserri zein etxeetako sarreretan Lizar eta Haritz adarrak jartzea etxeak babesteko helburuarekin, osasunerako belarrak jasotzekoa edota baratxuriak landatzekoa, txakur amorratuaren gaitzaren kontra. Landareetaz gain, naturako gainontzeko beste elementu batzuk ere garrantzi berezia dute; urak, jendea iturrietara hurbiltzen da bainuak hartzera, gorputza garbitzeko eta osasun hobea lortzeko asmoarekin. Gauer egunean aro honetan oso ezaguna den beste elementu bat ere aipatu behar dugu; sua. Bi elementu hauek, ura eta sua, ideia berdinetik sortzen dira, gorputza edo norbere sena garbitzeko beharretik. Hau da urtean zehar bizi izandako buruhauste, arazo, historia ezberdinei itxiera edo garbitasuna ematea elementu eta erritu ezberdinak erabiliz. Soberan edota pisua sortarazten dizkiguten gauzak sutara botaz. Solstizio bakoitzak gauz berriak dakartza, eta zein ederra den aro bakoitzarekin eta naturak eskaitzen digun jakituriaz bat egitea. Udako solstizioan, pertsonaren garapen prozesuren irekitzea eta adierazpena nabarmentzen dira, egunaren moztearekin batera, ekiaren orduak gutxituz. Loreak, belarrak eta zuhaixkak hasten doazen ehienean pertsonok ere prozesu horretan gaude, energia eta emozio berriak arakatzeko prest. Arakatze eta bizipen hauekin gozatuz, udazkenean erortzen uzteko; loreen gisara. Agurne Bikandi, ARI Psikoterapia zentroaren inguruan elkarrizketatua izan da, Radio Donostiren eskutik. Behealdean duzue irratsaioa entzugai: gozatu ezazue!
Kontatuidazu berriro! Zenbat aldiz entzungo genuen esaldi hau. Guk txikitan esan genuelako edo guri haur batek esan digulako noizbait. Seguruenik historiaurretik datorren esaldi bat da, esaldi oso oso zaharra. Gure transmisio kulturalean ahoz kontatzen direnak belaunaldiz- belaunaldi transmititzen joan dira eta ikaskuntzak eta oroimen kolektiboa hala mantentzen joan dira. Eta ipuinek zein garrantzi dute, ba? Haurtzaroari buruz ari bagara, guztia.
Batzuetan helduok haurtzaroa ulertzen ez dugulako ez ditugu gauzak haurrak gineneko prismatik begiratzen eta haurtzaroan egiten eta esaten diren gauzak tentelkeriak iruditzen zaizkigu, haurren gauzak. Ahaztu egiten zaigu, ordea, haurtzaroak pertsona baten hezurdura psikologikoa eraikitzen duela. Ipuinak beste mundu ezezagun bat ezagutzeko aukera dira, haurrarena ez den bizitza beste baten bidez bizitzeko aukera, imaginazioa martxan jartzeko abiapuntua… Segurtasuna ematen die, enpatia bultzatzen dute, mezu hezitzaileak ematen dituzte, inkontziente kolektiboan txertatuak ditugun sinboloak aktibatzen dituzte, giza gatazken inguruko irakurketa sakonak eskaintzen dituzte. Duten potentzialaren arrazoia haurraren hizkuntza eta kodigo berdinean idatziak daudela da. Hau da, istorio bat gertatzen da protagonista batzuekin, gaiztoak eta onak, gatazka bat gainditu behar izaten dute eta oztopoak igaro eta gero gatazka ebatzi egiten da eta ikasketa edo alegia ematen da. Haurrak ipuinarekin batera ikasten du era inkontziente batean; lehenengo protagonista hauetako batekin identifikatzen da, gero gatazkarekin aurkitzen da eta ondoren gatazkari aurre egiten dio. Ikasketa hau bere barnean integratzen du eta bizitzari aurre egiteko balio dio eta gatazkak identifikatzeko edo erantzun ezberdinak emateko. Bere barnean dauden emozio eta sentimendu desordenatuak ordenatzeko balio dio. Bere emozio positiboak pertsonai “onetan” proiektatzen dituelako, eta emozio negatiboak, berriz, pertsonai “gaiztoetan”. Alegia, edo bere inkontzienteak ematen dion irtenbidea, pertsonai jakintsuen bidez adierazten dira. Eta haur batek, behin eta berriro entzun nahi izango du beretzat esanahi garrantzitsua duen ipuin hori, bere barnean integratzeko behin eta berriro bizi behar izaten baitugu bizipen bat haur eta helduek. Beraz, eskuzabalak izan gaitezen eta lagundu iezaiogun esperientzia integratzen ipuina behin eta berriro kontatuaz. Ah! Eta az ahaztu, ipuinak azkenean gatazkari irtenbide bat ematea garrantzitsua dela, hor aurkitzen baita ipuinaren potentzialtasuna. Eta hala bazan eta ez bazan, sar dadila kalabazan. |
EGILEA
Ari Psikoterapia Zentroa ERREGISTROA
Junio 2019
Haz clic aquí para editar.
|