NOLA DAKIT LAGUNTZA PSIKOLOGIKOAREN BEHARRA DAUKAdaLA?
Norbere buruari galdera hau eginez gero, laguntza behar duzun seinale. Hala ere, erabakia pertsonala eta norbanakoa da, psikoterapeuta profesional bati bizitzako une zailetan ordaintzea.
Irizpide orokor batzuk badaude terapia egiteko, esaterako, atsekabe eta nahigabezko egoeran aurkitzea eta honek zure bizitzako alor garrantzitsuetan eragin zuzena izatea familian, bikotean, harreman sozialetan, lanean edota ikasketetan. Beste bat izan daiteke hurbileko pertsonek aholkatu edota gomendatuta. Baita ere, zure ondoez edo nahigabealdiak egunerokotasunean eragin esanguratsua dutenean. Beste bat, ez dena hain sarri ematen, pertsonalki hazteko desioa, norbere burua hobeto ezagutu eta autoerrrealizazio handiagoa sentiarazteko.
Sufrimendua bizitzaren alderdi naturaletako bat da, horregatik ez da beharrezkoa beti terapian dirua eta energia inbertitzea.
Zurea da erantzuna, eta baita erantzuteko denbora ere.

ZENBAT IRAUTEN DU TERAPIAK?
Terapiak normalean, lau hilabete eta bi urteren artean irauten du, beti ere terapian hautemandako beharrizanen arabera. Prozesu terapeutikoa hiru hilabete baino lehenago eta bi urte baino beranduago bukatzea oso bitxia da.
Terapia egiterakoan zerbitzu bat ordaintzen duzu, non zu zaren bezeroa eta edozein uneetan zerbitzua jasotzeri uko egin ahal diozun. Hala ere, azalpen txiki bat ematea eta agurra egitea estimatzen da, baina hori bakoitzaren edo hobeto esanda zure erabakia da. |
ZENBATERO JOAN BEHARKO NUKE?
Hasieran, norbanakoen psikoterapia astean behin izaten da. Hilabete edo lorpen batzuen ondoren, hamabostaldian behinera igarotzen da. Ondoren hilabetean behin, eta azkenik, saioen arteko denbora gehiago luzatu daiteke, hau da, hiru hilabetetara edo bukatutzat emanez. Bezero bakoitzarekin faseen iraupena oso aldakorra da: adibidez, batzuetan prozesuaren baitan aurreko fase batera igaro zaitezke.
Taldeko psikoterapiak beste dinamika bat darama. Partaideen praktikotasunari begira asteko egun bat zehazten da ordutegi finko batekin. Taldearen eta taldekideen beharrizanen arabera akordio hauek denboran zehar aldatzen joan daitezke.

zergatik taldeko terapia?
Egunerokotasunean sortzen zaizkigun gatazka gehienak pertsona arteko harremanetatik datoz. Taldea espazio segurua izateak, gure burua bistaratzeko baimena ematen lagun gaitzake eta baita ere munduarekin konektatzeko ditugun modu ezberdinak aztertzen.
Taldeko terapian beste pertsonekin harremantzeko ditugun moduez eta harremanetan sortzen diren gatazken kudeaketaz ohartarazi gaitezke, hau da, erabiltzen ditugun patroien kontziente eginez eta beste modu berri batzuk ikasiz. |
Ez da kalea, taldekide guztiak intentzio antzerakoarekin gerturatzen dira. Terapeuta bat edo bi arituko litzatezke dinamizazioan eta taldekoen esperientziak jasotzen. Taldean esperimentatzeko askatasun osoa eta unean behar duzuna bizi ahal izango duzu, ondoren hemen bizitakoa kalean edo bizitzan praktikan jarri dezakezu, taldearen segurtasunik gabe.
ZER DA HOBETO, TALDEKO TERAPIAN, NORBANAKOAN EDO TAILER BATEAN PARTE HARTZEA?
Ez baldin badakizu zer den zuretzako egokiena, aurretiazko elkarrizketa egitea gomendatzen dizugu, non zure zalantzak adierazi eta beharrizanak eta esperantzak azalduko zenituzkeen. Elkarrizketa honetan Ari psikoterapia zentroan eskaintzen ditugun zerbitzuen inguruko orientazioa eskeiniko genizuke eta zure eskariari hobekien atxikitzen zaiona bilatuz.
ZER DA SEKRETU PROFESIONALA?
Psikologian dihardugun profesional guztiok Kode deontologiko bati atxikiturik gaude, non praktika egokien eta lanbidearen arauak aurkitzen diren bertan. Kodigo honen bidez, gure zentroan eta kontsultetan artatzen ditugun pertsonen konfidentzialtasuna mantentzera behartuak gaude. Psikologoak ezin dio inori kontsultan gertatzen dena kontatu, ezta datuak eman, betekizun judizialaren bitartez, soilik.
|
Arauren bat urratuz gero, profesionalak ondorio legalak izango lituzke. Beraz, kontsultaren barnean hitz egiten diren gauzak bertan geldituko dira, intimitaterako espazioa baita.