Upstart
  • HOME
  • Nortzuk gara
  • zerbitzuak
    • BANAKAKO PSIKOTERAPIA
    • BIKOTE PSIKOTERAPIA
    • TALDEKO PSIKOTERAPIA
    • PSIKOTERAPIA ONLINE
    • TALDEKO TAILERRAK
    • IKASTAROAK >
      • jardueren egutegia
      • AMATASUN FEMINISTAK
      • biodantza
      • FEMINITATE TAILERRA
  • FAQ,s
  • tarifak
  • kontaktua
  • Bloga

Lorena Pérez

Psikologo Orokor Sanitarioa, Gestalt Psikoterapeuta

Imagen
Psikologo gisa 2006tik dihardut. Talde terapia egitea atsegin dut.  Nire esperientziatik talde harremana erlazionatzeko modurik naturalena eta sanatzaileena dela uste dut. Banakako saioetan nire lan egiteko modua humanista da.

Artatutako pertsonarenganako harremanean jartzen dut arreta, haztea eta eraikitzea ahalbideratuko dituen errespetu, intimitate eta sormenezko espazioa sortuz.

Gaixotasun, nahasmen eta gaitz mental edo psikologikoak orohar, ingurunean pertsonok bizirauteko ditugun gaitasunak direla uste dut. Laguntza eta babesarekin gaitasun hauek areagotu egiten dira eta horrela testuinguruan gure izatearen aukerak handitu.

Psikologo bezala izan dudan formakuntzan korronte eta tresna ezberdinak ezagutzen joan naiz, Psikoanalisi Lakanianoa, Bioneuroemozioan Laguntza, Aromaterapia eta Gestalt terapia esaterako. Ikasten eta ikastaroak egiten jarraitzen dut, nere lanbidean betebehar bat dela iruditzen zait eta gainera gustuko dut gauza berriak aurkitzea, beste gauza batzuekin harremantzea eta nere lanbidea duten beste lankideekin harremana mantentzea. 

Nere lan-eskarmentuan psikologo bezala hasi nintzen indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak artatzen eta hortan dihardut oraindik ere. 12 urte daramat lan honetan eta psikologo bezala eratu nauena izan da; hazi   eta genero ikuspuntua uztartzen lagundu didan gunea izan da eta ahalduntze kontzeptua nere jardute profesionaleko zein pertsonaleko berezko elementu bezala zedarritzen lagundu didatenak.   
Imagen

Lanean lau urte neramanean terapia pribatura irekitzea erabaki nuen eta horretarako 2010ean Psicolur sortu nuen. Grosen kokatua zegoen kontsulta txiki hortan indarkeria matxistarekin zerrikusirik ez zuten pertsonak ere artatzen hasi nintzen.  2018. urte honetan beste pausu bat ematea erabaki dut eta lanbidekide haundi batzuekin elkartu naiz eta denon artean zentro handiago bat sortu dugu; horrela sortu da Ari, lau emakume humanisten proiektu polit hau.

Banakako terapia
Banakako terapian artatzen ditudan problematiken artean hauek daude: antsietatea, depresioa, existentziako krisiak, ondoez orokorra, insomnioa eta estresa.  Askotan pertsonak zer gertatzen den zehatz-mehatz jakin gabe etortzen dira kontsultara, eta hura aurkitzeko eta gainditzeko bidea diagnotiskoa edo etiketa baino askoz ere interegarriagoa dela uste dut.

Talde- terapia
Pertsona batzuk nahiago izaten dute terapia taldean egitea, eta nik, arestian aipatu dudan bezala, sistema hau atsegin dut. Batzuetan erakundeek ere eskatzen dute talde-terapia. Adibidez, aktibismoa egiten duten taldeetan behintzat hilean behin pertsonen arteko harremanak arakatzeko beta hartzea garrantzitsua dela uste dut; dinamikak, errolak, desafektuak, elkar-zaintza. 

Tailerrak
Tailerrak talde-terapiaren antzekoak dira ezberdintasun batzuekin:
- Taldeari zentzua ematen dioten gaien inguruan sortu eta eratzen dira. Adibidez, autoestimua.
- Gai zehatz horren inguruko formakuntza barne hartzen dute.
- Iraupen mugatua dute, bere azken helburua formakuntza baita.

Ikastaroak
Psikologiako ikasle ezberdinen edo lanbidean hasi berriak diren pertsonen artean kezka nagusienetako bat bezeroaren edo pazientearen aurrean nola jokatu behar den da. Honek egunerokotasunean ematen diren txikikeria hauek barne hartzen ditu: nola ongi etorria egin, nola artatu telefono bidez, nola kobratzen den, saioaren denbora nola kontrolatu, nola agurtu, zer egin daitekeen erantzun bat ez bada jakiten, zer egin pertsona negarrez hasten bada edo isiltasuna badago e.a. Psikoterapiaren eguneroko jardutean suertatzen diren zalantza hauek edo beste batzuk argitzeko “Elkartzea"” izeneko ikastaroa sortu dugu, “Psikoterapia jarduerarako lehen hastapenak"” programaren barruan. Ikastaro honen inguruko informazio gehiagorako hemen klikatu.

Kontaktua
Zuzenbide hontara posta elektroniko bat bidal diezadakezu:  lorena.aripsikoterapia@gmail.com
Telefono hontara dei dezakezu hitzordua eskatzeko edo informatzeko: 675703987.

Honaino iritsi bazara psikologia asko maitatzen duzunaren seinale dela dirudi! Eskerrik asko. Esandakoari gehi diezaiokedan bakarra da tratamendu bat hastekotan bazabiltza: zure denbora hartu, interneten eskuragarri duzun informazioa begiratu, terapeuta ezagutzea eska ezazu behar baduzu eta nahi duzuna erabaki. Orrialde honetan ohiko galderak izeneko atal bat duzu eta Ari zentroa hobeto ezagutzeko baliogarri izango zaizun informazio gehiago. Azkenean zure bidelagun izan banaiteke pozarrez egingo dut, edonola ere
bidaia on! 
Imagen
Con tecnología de Crea tu propio sitio web único con plantillas personalizables.
  • HOME
  • Nortzuk gara
  • zerbitzuak
    • BANAKAKO PSIKOTERAPIA
    • BIKOTE PSIKOTERAPIA
    • TALDEKO PSIKOTERAPIA
    • PSIKOTERAPIA ONLINE
    • TALDEKO TAILERRAK
    • IKASTAROAK >
      • jardueren egutegia
      • AMATASUN FEMINISTAK
      • biodantza
      • FEMINITATE TAILERRA
  • FAQ,s
  • tarifak
  • kontaktua
  • Bloga