Upstart
  • HOME
  • Nortzuk gara
  • tarifak
  • kontaktua
  • FAQ,s

naiara garcía

Psikologo Orokor sanitarioa. Lore eta Gestalt Terapeuta

Imagen

Galdera exintentzialei erantzuna bilatzeko jakinmina txikitatik izan dut. Garai korapilatsua izan zen nerabezaroa, bizi izandako esperientzia negatiboen ondorioz, erlazionatzeko era berriak aurkitu nituen, azken finean bizitzeko beste modu bat. 20 urterekin bizi izandako krisialdi horren ondoren, nire bokazioa aurrera eramatea erabaki nuen, psikologoa izatea.
Bizi izandako krisialdia eta ama izan nintzenean gertaturiko beste hainbat gauzei esker, nahiz eta itzalarekin topo egitea gogorra izan zen, egoeratik indarberritua atera nintzen eta benetan nor nintzen ohartuta. Nire nia-k erabiltzen zituen aurreiritzi, introiekto eta maskarak murriztu nituen.
Bazterketa egoera jasaten duten kolektiboekin lan egin izan dut; ijitoekin, pertsona nagusiekin (EEL) eta 15 urtez aniztasun funtzionala duten pertsonekin. Hala ere, nire maisurik handienak nire seme alabak dira.


FORMAKUNTZA
Psikologia Klinikoan Lizentziatua. Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea. UPV-EHU) Elkargokide zenbakia GZ02239
Lore Terapeuta eta  garapen pertonalean bideratzailea. Asociacion Española de Terapia Floral y Crecimiento Personal.
PaTiE.-Psychodramaas a Toolin Education (Nagusienga aplikaturiko Psikodrama).
Galera prozesuetan interbentziorako ikastaroa. Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofiziala (COP).
Autoestimua eta asertibitatea: Ongizaterako abileziak.(UPV-EHU).
Jendarte integrazioan tekniko aditua. (Goi mailako moduloa).
Urritasun psikikoen hezkuntzan tekniko aditua (Goi mailako moduloa).


Lan eta formakuntza ibilbide guzti hau, LANKETA PERTSONALAREKIN lagundua izan da.

BANAKAKO ETA BIKOTE TERAPIA
​

Lehen saio informatzailea: Lehen 30 minutuak dohainik; Ondorengo saioak 57€ / Ordu bat gutxi-gorabehera.
Maiztasuna: Hobekien asteroko saioak, hala ere eskatzailearen beharrerata egokitua.
Skype bidezko saioak: 57€; Momentukoak: 50€
Bikote terapia saioak: 65€


Urteen poderioz nire egiazko bokazioa pertsonak benetan nortzuk diren jakitea dela konturatu naiz, horrela bizitzari zentsua eman ahal diezaioten. Urteetan zehar nire entzutearen bitartez, bizitzeko gauza guztiak izan arren, antsietate, erstura eta hutsunea sentitzen duten pertsona ugari daudela konturatu naiz.
Pertsonari bere ondoez horren azpian zer dagoen bilatzen laguntzen diot, beldurraren, erruduntasunaren, antsietatearen eta tristuraren azpian. Gehienetan sintoma edo zantzu hauek benetan nor garenetik urruntzera eramaten baigaituzte. 
Minaren, ez-jakintasunaren eta beldurraren bidea norbaiten laguntzaz igarotzea askoz errezagoa da. Bidea errezagoa izateko, niri nire entzutea, kondiantza, ezagutzea eta esperientzia pertsonala elkarbanatzea gustatuko litzaidake, betiere zuk uzten baldin badidazu. 
Pertsona bakoitza bakarra eta berezia dela kontutan hartzen dut, beraz bakoitzarekin egingo dudan ibilbidea ezberdina izango da, bakoitzaren beharren araberakoa.
TALLERRAK

Gehiengo bikoteak erronka honen aurrean bakarrik aurkitzen gara, beldur eta zalantza ugarirekin. Non, gure familiarentzako hoberena zer den mundu guztiak dakiela ematen duen (Utz iezaiozu negar egiten edo hartu ezazu; eman iezaiozu titia, ez hobeto bibieroia; Haurrarekin lo egin?? Bakarrik lo egiten ikas dezala, emakumea!; Oraindik ez diozu fruta ematen?; Jar iezaizou erropa gehiago; Temati jarri da soilik, lasai!!)

Familia bakoitzaren beharrizan errealak zeintzuk diren aurkitzeko aukera eskaintzen dizu talde honek, jendearen aholku edo gomendioetatik at. Haurraren heziketa eramateko modua aukeratuz, berdinen artean babestuz, bizipenak ziurtasunezko leku batean kontatuz eta besteen esperientzietatik elikatuz.

​PREZIOA:45€​​​

1. TALDEA:12 hilabeterarte dituzten haurren gurasoak. Asteartetan 10tatik 12 tara.
2. TALDEA: 12-24 hilabete bitarteko haurren gurasoak. Ostegunetan 10tatik 12 tara. 

Plaza mugatuak. Egin ezazu zure erreserba watsap bidez, 687858415 zenbakian. Talde irekiak, edozein unetan has zaitezke ikastaroan.

KONTAKTUA


Zitaren bat eskatu nahi izanez gero edota zalantzaren bat galdetzeko beharra izanez gero, jar zaitez kontaktuan nirekin. 
687858415 telefonora deituz edota mezua bidaliz nayinaya@gmail.com posta elektronikora.



       “La psicoterapia es una confrontación con uno mismo, donde más que lucha, ha de haber una reconciliación.” Viktor Frank
​
Imagen
Con tecnologĂ­a de Crea tu propio sitio web Ășnico con plantillas personalizables.
  • HOME
  • Nortzuk gara
  • tarifak
  • kontaktua
  • FAQ,s