Upstart
  • HOME
  • Nortzuk gara
  • tarifak
  • kontaktua
  • FAQ,s

PSIKOTERAPIA ONLINE


Garai berriekin batera, Gestalt terapia ere, berrikuntzekin bat dator, hemen eta orainari zukua aterarik.

Teknologia eta gailuen jendartean bizi gara, non eguneroko bizia baliabide hauen bitartez gauzatu edota burutzen dugun, batez ere beste pertsonarekin kontaktuan mantentzeko. Orain dela urte batzuk teknologiaren zabalkundearen ondorioz emigrazioa burutu zuen jendearen artean hainbat plataforma edota aplikazio erabiltzen ziren. Gaur egunean aldiz aplikazio hauek eta gehiago gure artean ezagunak eta ohikoak egin dira.

Ari Psikoterapia Zentroan ere aplikazio hauei bere kutsua atera eta online bidezko zerbitzua eskaintzen dugu.

Zertan datza?
Aurrez aurreko saioen gisara, zailtasunezko edota gatazkatsuak diren uneak igarotzen ari den  eta prozesu psikoterapeutikoa burutu nahi duen pertsona ororentzat eskaintzen den zerbitzua da.

Nola egiten da?
Interneterako konexioa duen gailu baten bitartez, ordenagailu, mugikor edota tableta izan. Gailu horietan plataforma edota aplikazio ezberdin baten bitartez bi pertsonak, hau da terapeuta eta bezeroa pantaila baten bitartez kontaktuan jarriko dira. Bideo deiak direlako, bakoitzak nahi duen lekutik egiteko aukera ematen digu, norbere etxetik, autotik, kaletik, etab.
Bezeroa eta terapeutaren artean zein motatako aplikazioa erabiliko den zehaztuko dute; skype, jitsi, zoom, watsapp,...

Imagen
Zenbateko iraupena eta maiztasuna izango dute saioek?
Saio bakoitzaren iraupena eta maiztasuna bezeroa eta terapeutarena artean adostuko dute, ohikoena hasieran asteroko saioak dira eta ondoren luzapena emanez, bi astean behin, hilabetean behin, etab.

Zenbat balio du?
Saio bakoitzak 57€ko  balioa dauka. Prozesu psikoterapeutikoen iraupena ikusirik, bonoak baita eskaintzen ditugu, hau da hiru hilabeteko asteroko saioak 50€tan saio bakoitza.

Con tecnologĂ­a de Crea tu propio sitio web Ășnico con plantillas personalizables.
  • HOME
  • Nortzuk gara
  • tarifak
  • kontaktua
  • FAQ,s