ari psikoterapia zentroa
Ongi etorri Ari psikoterapia Zentroaren webgunera. Hemen gu ezagutu, zer egiten dugun ikusi edota zentroaren inguruko lehen ideia burutzeko parada daukazu.
Hasteko, elkarrekin lan egiten dugun psikologo eta terapeuta profesionalez osaturiko talde bat gara, non guztiok osasunaren eta ongizatearen inguruko ikuspegi berdina dugun. Humanistak gara; garapen prozesuetan, krisi edo zailtasunezko egoeretan terapia eta laguntza eskaintzen ditugu. Bezeroarekin lan egiteko orduan taldeko partaide bakoitzak bere espezialitatea dauka, nahiz eta batzuetan taldean lan egin, gure ezagutzak eta metodologiak elkarbanatuz.
Gure lana maite dugu eta lanbidearenganako errespetu handia sentitzen dugu, uneoro formakuntza jasoz eta gure osasun emozionala zainduz. Artatzen ditugun pertsonen bizitzako erabaki eta prozesuak errespetatzen ditugu.
Gure webgunera egindako bisita eskertzen dizugu eta edozein zalantza izanez gero, Zentroarekin harremanetan jartzera gonbidatzen zaitugu.