psicólogos en Donostia
psicólogo ansiedad
psicologo Donostia
Ari Psikoterapia Zentroa
Psikoterapia Zentroa Donostian
1.
Antsietatea
Pertsona bakoitzak modu desberdinean bizi dugu antsietatea. Gehienetan, unean uneko krisiak antzeman ditzakegu, zantzu argi batzuk daudelako, hala nola arnasa nekez hartzearen sentsazioa, zorabioa sentitzea, urdaila eta beste hainbat atal nahasi ahal zaizkigulako. Antsietate orokorra ere badago, non, urduritasun sentsazioa eta beldur sarria sentiarazten ditugun, arrazoi argirik gabe normalean. Kasu guztietan, bizi-kalitatean, gure segurtasunean eta autoestimuan du eragina. Identifikatua sentitzen baldin bazara eta profesionalki kontsulta egitea ondo etorriko zaizula uste baduzu, hemen aurkituko gaituzu.
​
2.
Depresioa
Galera edo zapuztutako proiektu baten ondorioz, tristura egoerak bizi ditzakegu. Batzuetan ordea, tristura egoerak jarraitu egiten du eta lehen animatzen gintuzten gauzekiko motibazioa galdu egiten dugu. Barne hutsunea eta bizitzarekiko zentsurik eza azalarazten dira. Beti ezin da arrazoi zehatzik aurkitu, horrela sentitu gaitezke nahiz eta guztia ongi daramagun pentsamendua izan. Horrelako egoeretan esperientzia dugu, kontsulta gaitzazu.
​
3.
Estresa
Pertsonok, egunerokotasunean daramagun bizi erritmoaren ez ezagutza handia dugu. Lo egiteko arazoak, nekea nabaritzen dugula bai gorputzean bai mentalki, non asteburuetan ere atsedenik hartu ezin dugunaren sentsazioa, ardura handia, denbora guztian erne egoteko beharra bezalako sentsazioekin topo egin dezakegu. Laneko eta familiako kezkak, etorkizunaren inguruko ziurgabetasuna, beste pertsona batzuen zaintzaren ardura eta erantzunkizuna, .... Gure eguneroko faktore ugarik estres gurpil horretara sartzera eraman gaitzake. Non, beti ez den erraza norbera bakarrik egoera horretatik ateratzea.
​
Kontsulta
Kontsulta arrazoi hauek, gehienbat artatzen ditugunak dira eta elkarren artean lotura dute. Egoera batek beste batetara eraman gaitzake. Adibidez, estresak antsietatea sorraraz dezake eta denboraren poderioz, hau hobetzen dela ez ikusita depresioa etor daiteke. Horregatik, gauza batekin baino gehiagorekin identifikatua sentitzeko aukera dago.
Guri buruz
Emakume psikologo, psikoterapeuta eta gestalt terapeuta talde bat gara non psikoterapia zentro hau sortzeko bildu garen ditugun jakin-min, ezagutza eta esperientziak batuz.
Laguntza bila
Gure zentrora beren kezkekin etortzen diren pertsonei begirunez laguntzea da gure lana. Pertsona bakoitzaren beharretan eta prozesu terapeutikoan, bere bizitzan eta erabakietan duen erantzukizunean arreta jartzen dugu.
1.
Antsietatea
2.
Depresioa
3.
Estresa
4.
Autoestimua
5.
Doluak eta galerak